Ulrika Eleonor Danimarkakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ulrika Eleonor Danimarkakoa
Ulrica Eleanor of Sweden (1680) 1677 by Jacques D’Agar.jpg
Bizitza
Jaiotza Kopenhage1656ko irailaren 11
Herrialdea  Danimarka
Heriotza Karlberg Palace Itzuli1693ko uztailaren 26a (36 urte)
Hobiratze lekua Riddarholmen eliza
Familia
Aita Frederiko III.a Danimarkakoa
Ama Sofia Amalia Brunswick-Lüneburgekoa
Ezkontidea(k) Charles XI of Sweden Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Oldenburg Itzuli
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta mezenasa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Luteranismoa

Ulrika Eleonor Danimarkakoa (Kopenhage, 1656ko irailaren 11 - Karlberg, Estokolmo, 1693ko uztailaren 26a) Danimarkako printzesa izan zen, Frederiko III.a Danimarkakoaren eta Sofia Amalia Brunswick-Lüneburgekoaren alaba. Karlos XI.a Suediakoarekin ezkondu zen, Suediako erreginan bilakatuz.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1675tik aurrera Karlos XI.a Suediakoaren nahia zen Ulrika Eleonorarekin ezkontzea. Horretarako Kopenhagera hainbat enbasadore bidali zituen ezkontza proposamena ixteko. Sofia Amalia erregina alarguna ados zegoen, baina Kristian V.a Danimarkakoa, Ulrika Eleonoararen anaia eta erregea ez zen ados egon Eskaniako gerra hasi zenean.

1679ko bake negoziazioen ostean berriro landu zen ezkontzaren gaia. Ezkontza bakerako garrantzitsua izan zitekeela pentsatu zuten eta Karlos XI.ak ezkontza konpromisoa sinatu zuen 1680ko otsailaren 6an. Suediaren egoera ekonomikoa ez zen ona, eta horregatik ezkontza sinplea ospatu zen, gonbidatu gutxirekin, 1680ko maiatzaren 6an. Azaroaren 25ean Ulrika Eleonora Suediako erregina koroatu zuten.

Irakurketa-zalea, margolaritza gustoko zuen. Hala ere, denbora luzea ematen zuen bere seme-alaben hezkuntzan eta hainbat fundazio laguntzen.

Zazpi seme-alaba izan zituzten, euren artean errege eta erregina izan ziren Karlos XII.a Suediakoa eta Ulrika Eleonor I.a Suediakoa.