Umeen txertaketa-egutegi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Umeen txertaketa-egutegia herrialde bateko osasun-agintariek ume eta gazteentzat aholkatzen duten txertoen egutegia da. Txerto horien bidez gaixotasun infekzioso batzuk ekidin ahal dira bizitza osorako.

Txerto gehienak behin baino gehiagotan jarri behar dira eraginkorrak izateko eta betiko immunitatea eman ahal izateko.

Herrialdeen arabera aldaketa batzuk egon daitezke txertaketa-egutegian, adina edo txertoei dagokienez.

Txertoak era erraz eta eraginkor batean hainbat gaitz harrapatzea saihesten du, eta berauek kontrolatzen eta progresiboki ezabatzen laguntzen du

Txertaketa-egutegia Hego Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hego Euskal Herrian Osakidetza (EAEan) eta Osasunbidea (Nafarroan) dira umeen txertaketa-egutegia egiten dutenak.

2016an honako hauek dira umeen txertaketa-egutegiak EAEan eta Nafarroan:

EAEan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EAEko txertaketa-egutegia (2016)[1]
2 hilabete DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B, Pneumokoko konjugatua
4 hilabete DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B, Pneumokoko konjugatua, C Meningokoko
6 hilabete DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B
12 hilabete Txerto hirukoitz birikoa, Pneumokoko konjugatua, C Meningokoko
15 hilabete Barizela
18 hilabete DTK txertoa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B
4 urte Txerto hirukoitz birikoa, Barizela
6 urte DTK txertoa
10 urte Barizela
12 urte Giza papilomaren birusa, C meningokokoa
16 urte Difteria, Tetanosa

Oharra: DTK txertoa difteria, tetanos eta kukutxeztularen aurkako txerto hirukoitza da

Nafarroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako txertaketa-egutegia (2016)[2]
2 hilabete DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B, Pneumokoko konjugatua
4 hilabete DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B, Pneumokoko konjugatua, C Meningokoko
11 hilabete DTK txertoa, B hepatitisa, Poliomielitisa, Haemophilus influenzae B, Pneumokoko konjugatua
12 hilabete Txerto hirukoitz birikoa, C Meningokoko
15 hilabete Barizela
3 urte Txerto hirukoitz birikoa, Barizela
6 urte DTK txertoa, Poliomielitisa
12 urte Giza papilomaren birusa, C meningokokoa
14 urte Difteria, Tetanosa

Oharra: DTK txertoa difteria, tetanos eta kukutxeztularen aurkako txerto hirukoitza da

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]