Unai Elizasu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Unai Elizasu
Bizitza
JaiotzaAltza, 1980 (43/44 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Unai Elizasu Lertxundi (Altza, 1980) gipuzkoar gai-jartzaile eta herri-bertsolaria da.[1]

Gai-jartzaile modura, Altzako festetako Santa Ixabel egunez egin zuen lehen saioa Joxe Lizaso eta Jon Azpillagarekin.

Geroztik, Euskal Herriko plazatan ibili izan da gai-jartzaile lanetan. Txapelketa nagusietako gai-jartzaile taldeko kide eta aurkezle lanak egin izan ditu (2005, 2009 eta 2013 urteetan). Gipuzkoako txapelketa zenbaitetan ere gai-jartzaile eta aurkezle lanak egin ditu.

Bertso emanaldi bereziak sortu ditu (Bertso Jazz), Haatik dantza konpainiarentzako "errimak oinetan" eta "errimak bi oinetan" ideia sortu, garatu eta emanaldiak sortu ditu. Bestelako bertso formato ezberdinak sortu eta kide ere izan da: "Erregea eta Bufoia" (Ander Lipus-ekin batera), "Lau bertsolari eta ziaboga bat", "Bideoa bertso bide", "Bertso txiki, infernu handi", "barkatu" (Amets Arzallus eta Sustrai Colina-rekin batera)

Puntutan arropa markaren sortu zuen (2011) eta dendare kudeaketaz eta diseinuen sortzeaz arduratzen da. Bertsoa eta euskara oinarri duen arropa denda.

"Donostiako estropadak" (Kontxako estropadak) kantua sortzearen eragile eta kantua beraren letragilea da.

"Arrauning]" da bere beste proiektua. Arrauna aisialdi modura (Donostiako badian traineruan osteratxoak eskainiz) proposatzen duen lehen enpresaren sortzailea eta eragilea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]