Unibertsitatea.net

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Unibertsitatea.net web atariaren logoa.

Unibertsitatea.net Udako Euskal Unibertsitateak sustatzen duen web ataria da, komunitate unibertsitario euskaldunari hainbat zerbitzu ematea helburu duena.

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bost ataletan banatzen da Unibertsitatea.net web ataria[1]:

  1. Ziztu bizian: Gaurkotasunarekin lotura zuzena duen atala da eta lau azpiatalek osatzen dute:
    1. Berriak: Unibertsitate alorreko gaiak jorratzen dira, albiste akademikoak zein unibertsitatearen ingurukoak. Nahi duenak bere albistea argitaratzeko aukera du, baita idatzitako albisteei iruzkina egitekoa ere. Albisteak RSS bidez jasotzeko aukera dago.
    2. Blog komunitatea: Unibertsitate mailako blog komunitatea da. Blog-ak gai jakin baten ingurukoak (ekonomia, artea, ingurumena...) dira eta unibertsitateko irakasle eta ikasleentzat oso tresna erakargarri eta erabilgarria dira, arloan arloko berri, lan eta proiektuen berri izateko.
    3. Argazki galeria: Atariko erabiltzaileek beraien argazkiak partekatzeko gunea da. Argazkiak modu errazean igotzeko aukera dago, baita hauei iruzkina egitekoa ere.
  2. Zer, non ikasi: Unibertsitate mailako graduko ikasketen bilatzailea da.
  3. Otarrea: Unibertsitateko lan, txosten, apunte eta bestelako dokumentuak partekatzeko gunea da. Modu errazean jeitsi zein igo daitezke eta Creative Commons Aitortu-Partekatu baimen beraren arabera 3.0 lizentziapean eskaintzen dira.
    1. Erreminta-kutxa: Azpiatal honetan, Interneten aurki daitezkeen euskaraz ikasteko eta ikertzeko baliabideak antolatuta eta sailkatuta erakusten dira.
  4. Ikasleen txokoa: Ikasleei zuzendutako iragarki-ohola da: pisukideak bilatzeko, unibertsitatera joateko kotxekideak, bigarren eskuko gauzak salerosteko, praktikak egiteko guneak bilatzeko, udarako lana topatzeko...
  5. Iparrorratza orientazio-zerbitzua: doako on line orientazio-zerbitzua da eta erabiltzaileei kalitatezko aholkularitza akademikoa eskaintzen zaio: unibertsitateko ikasleari, unibertsitatera sartzear dagoen ikasleari, ertainetako guraso eta irakasleei... Galdera-erantzunetan oinarritzen da, erabiltzaileak galdera egin eta 3 laneguneko epean emango zaio erantzuna. Beste ikasle batzuek egiten dituzten galdera-erantzunak kontsultatzeko aukera ere badago.
    1. Ikasle ohien aholkuak: Ikasle ohiak eta unibertsitateko ikasle izango direnak foroen bitartez beraien esperientziak partekatuko dituzte. Urteko sasoi jakinetan egongo dira martxan.
    2. Esteka interesgarriak: Interneten aurki daitezkeen orientazioaren alorrarekin zerikusia duten estekak antolatuta eta sailkatuta erakusten dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. "Nortzuk gara" (Unibertsitatea.net) (CC-BY-SA)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]