Union Tutera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Union Tutera
Ezizena(k)La Vieja
Sorrera2021
LigaEmakumezkoen nafarroako 2.erregionala / Gizonezkoen nafarroako 1.erregionala
2020-21-
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Union Tutera Tuterako gazteek 2021. urtean sorturiko futbol taldea da. Kirolaren bidez gizartean eragiteko helburua du.[1][2][3]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ohiko futbol taldea. Irabazi asmorik gabeko elkartea da eta egitasmoa aurrera eramateko behar den dirua bazkideek jartzen dute[4]. Hasierako dirua lortzeko crowdfunding kanpaina bat abiatu dute. Taldeko erabakiak ere modu asanblearioan hartzen dira. Euskara eta euskal kulturaren sustapena, parekidetasuna, askatasun sexuala eta arraza, kultura zein klase ezberdinen integrazioa bilatzen duen kirol elkartea da[5][6][7][8]. Helburu hauek lortzeko Agerraldia ekimenaren babesa du, Errigorari esker sortutako egitasmoa[9]

Momentuz gizonezkoen futbol taldea eta emakumezkoen areto-futbol taldea osatu dituzte. Biak ala biak erregional mailetan jokatzen hasiko dira. Etorkizunean beste kirol batzuk jorratzeko asmoa ere badute, hala nola, saskibaloia eta pilota[4].

2022ko maiatzean taldearen ereserkiaren bikeoklipa atera zuen, RedOx musika taldeak konposaturikoa[10].[11]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Elkarrekin euskararen alde Lezaman. Athletic-ek antolatutako parte hartu zuen, beste hiru talderekin batera. 2022ko ekainaren 11n, ‘Euskara Jalgi Hadi Plazara’ txapelketaren I. edizioa antolatu zen Lezaman, amateur mailako futbolaren egunerokotasunean euskaraz aritu eta joka daitekeela agerian uzteko.[12]

Hainbat jokalari, AEK-ko euskaltegian

AEK ere taldearen sustatzaileetako bat izan da hasieratik (AEKren logoa ikus daiteke elastikoetan), eta elkarlan horren barruan, hainbat jokalari euskara ikasten hasi dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Aizu! AEKren aldizkaria - Koloretako mundu berria eraiki kirolaren eskutik» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  2. «Union Tutera, futbol klub bat baino gehiago» EITB 2021-10-24 (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  3. (Gaztelaniaz) «Unión Tutera, el nuevo proyecto de fútbol popular en Navarra» El Fútbol Popular (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  4. a b «Itsulapikoa | UNION TUTERA» Itsulapikoa (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  5. Tubia, Iker. «Aniztasunaren aldeko gola» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  6. «Futbol taldea Tuteran | Agerraldia» agerraldia.errigora.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  7. (Gaztelaniaz) Martínez, J. A.. (2021-07-04). «Unión Tutera, un equipo diferente» Diario de Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  8. SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-07-04). «Talde berria Tuteran: Futbola bozgorailu balio onak zabaltzeko» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-02-28).
  9. «Kirolaren bidez gizartean eragiteko asmo berria jarri dute martxan Erriberan: Union Tutera» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-07-26).
  10. «🟡🐗🟢Union Tutera - RedOx (+Tuterako Gaiteroak+Pablo Giménez)🟡🐗🟢 - YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-15).
  11. «Union Tutera futbol taldearen ereserkia - TBX.eus» tbx.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  12. «Elkarrekin euskararen alde Lezaman» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2023-02-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]