Arabiar Emirerri Batuak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Koordenatuak: 24° N, 54° E / 24°N,54°E / 24; 54

Arabiar Emirerri Batuak
الإمارات العربية المتحدة
Dawlat al-Imārāt al-'Arabīyah al-Muttaḥidah'
Bandera Armarria
Ereserkia: عيشي بلادي
"Īšiy Bilādī"
"Gora ene aberria"
Hizkuntza ofiziala(k) Arabiera
Herritarra emirerribatuar[1]
Gobernua
 -  Estatuburua Bin Zayed Al Nahayan
 -  Lehen ministroa Mohammed bin Rashid Al Maktoum
Independentzia
Azalera
 -  Guztira 83,600 km2 (116.)
 -  Ura (%) arbuiagarria
Biztanleria
 -  2015 zenbatespena 5.779.760 (93.)
 -  2005 errolda 4.106.427
 -  Dentsitatea 99 bizt./km2 (110.)
Dirua Dirham (AED)
Ordu-eremua UTC (UTC+4)
 -  Udan (DST)  (UTC+4)
Aurrezenbakia 971

Arabiar Emirerri Batuak[1] (arabieraz: دولة الإمارات العربية المتحدة‎, Dawlat al-Imārāt al-'Arabīyah al-Muttaḥidah) Ekialde Hurbileko estatu bat da, Arabiar penintsulako hego-ekialdean kokatua, Persiar golkoaren ertzean. Lur azpian petrolio asko du, emirerrietako ia aberastasun bakarra eta diru-iturri garrantzitsuena. Hiriburua Abu Dhabi da.

1971z geroztik da independentea, eta Persiar golkoaren ertzeko bederatzi printzerrietako (emirerrietako) zazpi ditu bere barnean: Abu Dhabi, Ajman, Dubai, Fujaira, Ras al-Khaima, Xarja eta Umm al-Qaiwain.

Mugakide ditu iparraldean Qatar, Oman eta Persiar golkoa; ekialdean, Oman; hegoaldean eta hego-mendebaldean, Saudi Arabia. Erlijioaren aldetik musulmanak dira emirerribatuarren % 96; kristauak, hinduak eta beste batzuk, % 4.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dubaiko paisaia

Gaur egun herrialdea osatzen duten emirerriak Erresuma Batuaren babespeko lurraldeak izan ziren 1852tik aurrera. 1971n independentzia lortu zuten gaur egun herrialdea osatzen duten zazpi emirerrietako seik, eta, bat eginik, gaur egungo estatua osatu zuten. Emirerri Batuetako zazpi estatuek zeinek bere erregea dute, eta Soberanoen Batzorde Nagusian biltzen dira guztiak; batzorde horretan hautatzen dira presidentea eta presidenteordea.

1981. urtean Emirerri Batuek Golkoko Estatuen Kooperazio Batzordean parte hartu zuten. Emirerri Batuek Irak babestu zuten Iranen kontrako gerran, baina beldur ziren Iranek petrolioaren bidea blokeatuko ote zien. 1982an, defentsa-hitzarmen bat izenpetu zuten Saudi Arabiarekin. Iran-Irak gerran (1980-1988) aurrekontuaren %60a defentsarako erabili zuten. Hala ere, saiatu dira nolabaiteko neutraltasuna gordetzen eta Iranekiko petrolio- eta merkataritza-harremanak mantentzen.

Irakek Kuwait inbaditu zuenean (1990eko abuztua) Emirerriek babesa eman zieten kuwaitar iheslariei, eta baita frantses eta britainiar gudarosteei ere. Golkoko Gerran (1991), bai diruz bai gudarosteak bidaliz hartu zuten parte. Dena dela, parte-hartze horren ondoriozko ekonomiaren ahultzeak ez zuen luzaro iraun. Emirerri Batuen barruko bizitza politikoari dagokionez, fundamentalismo islamistak indar handia hartu du azken urteetan, eta lege islamikoa ezarri da orain arte epaitegi zibilen esku zeuden zenbait alorretan.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Arabiar Emirerri Batuetako emirerriak»
UAE en-map.png
Arabiar Emirerri Batuetako mapa politikoa
Emirerria Arabiera
Hiriburua Azalera Biztanleria
(2007)
Bandera
Abu Dhabi أبو ظبي Abu Dhabi 67.340 km² 1.465.431 Flag of Abu Dhabi.svg
Ajman عجمان Ajman 259 km² 260.492 Flag of Ajman.svg
Dubai دبي Dubai 3.885 km² 1.469.330 Flag of Dubai.svg
Fujaira الفجيرة Fujaira 1.166 km² 118.933 Flag of Fujairah.svg
Ras al-Khaima رأس الخيمة Ras el Khaima 1.683 km² 191.753 Flag of Sharjah.svg
Xarja الشارقة Xarja 2.590 km² 656.941 Flag of Sharjah.svg
Umm al-Qaiwain أم القيوين Umm al-Qaiwain 777 km² 59.098 Flag of Umm al-Qaiwain.svg
Arabier Emirerri Batuak الإمارات
العربية المتحدة
Abu Dhabi 77.700 4.381.978 Arabiar Emirerri Batuetako bandera

Hiri handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanle gehien dituzten Arabiar Emirerri Batuakko hiriak
2008ko datuak
Post. Hiria Emirerri Biztanleak
Dubai
Dubai
Abu Dhabi
Abu Dhabi
1 Dubai Dubai 2.106.533 Xarja
Xarja
Al Ain
Al Ain
2 Abu Dhabi Abu Dhabi 1.935.234
3 Xarja Xarja 1.332.455
4 Al Ain Abu Dhabi 580.000
5 Ajman Ajman 403.923
6 Al Gharbia Abu Dhabi 290.450
7 Ras al-Khaima Ras al-Khaima 230.903
8 Fujairah Fujairah 145.940
9 Dibba Fujairah 78.200
10 Umm al-Qaiwain Umm al-Qaiwain 72.936

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dubai hiriko etorbide nagusia

Munduko lurralderik aberatsenetakoa da; petrolioa da bertako ondasun ia bakarra. Eskualde honetako ohiko ekonomia jarduerak basamortukoak ziren, nomadenak askotan: datilen bilketa, perlen arrantza, gamelu zaintza eta arrantza. Baina 1960ko hamarraldian, munduko petrolio-eskualde nagusietakoa bihurtu zen, eta, geroztik, petrolioaren industriak sortzen ditu lanpostu eta aberastasun gehienak. Arabiar Emirerri Batuak LPEEko (Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundea) kide dira. 1990ean, Golkoko Gerraren ondorioz atzerriko kapitalek alde egin zuten, baina berehala itzuli ziren eta Emirerrien ekonomiak gorantz jarraitu zuen. Harrezkero, nabarmen aldatu da herrialdearen egoera, eta Europako mendebaldeko herrialdeetakoen antzeko biztanleko errenta du gaur egun.

Gobernua beste diru-iturri batzuk sendotzeko ahaleginak egiten ari da, petrolio-erreserba mugatuekiko mendekotasunetik askatzeko, eta indar handia hartzen ari da turismoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabiar Emirerri Batuak Aldatu lotura Wikidatan