Urakorri
Urakorri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.306 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′37″N 2°02′20″W / 43.02703°N 2.03899°W |
Mendikatea | Aralar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Amezketa/Azkarate |
Luberri | Luberri |
Urakorri[1] Aralarko Malloetako mendi bat da. Izenik zaharrena Oakorri bide da, Oako Harri izenetik laburturik, Oa izeneko lepoaren gainean baitago. Arritzagako labarrean, Buruntzuzin izeneko kobre meatzeak zeuden.
Irispideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amezketatik abiatuz gero, Arritzagako labarra zeharkatu behar da, Buruntzuzin izeneko meatzeetara heldu arte. Hemendik, Astunalde lepoa igo behar da, eta, eskuinetara, tontorrerantz abiatu.
Azkaratetik, Urdilleko lepoa izeneko lepora abiatu behar da lehenik, eta ezkerretik inguratu behar da Balerdi mendiaren haitzen oinarria, Astunaldeko kanalaren bila, malda beldurgarrian leporantz igotzen dena, sigi-saga doan bidezidor batetik.
Gaintzatik abiatuz gero, herritik irtengo gara eta Gaintzako monolitoaren pean eskuinetarantz, ikusgai dagoen kanalaren oinarrira heltzen den bide bat hartu behar da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia (EODA), Euskaltzaindia.net webgunea.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |