Gaintza (Araitz)
Gaintza | |
---|---|
Nafarroa, Euskal Herria | |
| |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea |
![]() |
Probintzia |
![]() |
Herria | Araitz |
Koordenatuak | 43° 01′ 15″ N, 2° 00′ 34″ W / 43.0208°N,2.0094°WKoordenatuak: 43° 01′ 15″ N, 2° 00′ 34″ W / 43.0208°N,2.0094°W |
Altuera | 388 m |
Demografia | |
Biztanleria | 69 |
Gaintza Araitzeko kontzejuetako bat da; 1857ko errolda arte berezko udalerria izan zuen. Gipuzkoako mugan dago, Aralarko Malloen pean, 388 metroko altueran.
2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, herriak 69 biztanle zituen.
Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- San Martin eliza: San Martin Tourskoari eskainia. Badu irudi bat, Ama Birjinarena eta Haurrarena, XVII. mendekoa.
Demografia eta biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
65 | 65 | 65 | 64 | 64 | 68 | 71 | 69 |
Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaintzan[3] Larraungo euskaran[4] egiten da, erdialdeko euskalkiaren aldaera.
Biztanle ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Jose Luis Zumeta (1939) margolaria. Usurbilen jaioa, Gaintzako errota izandako etxean bizi da.
- Felipe Uriarte (1944) mendigoizalea, Pasai Donibanen jaioa, mendietako bide-erakusleen Mendiak eta Herriak SL enpresaren sortzailea eta zuzendaria.
Glaziar[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskal Herriko glaziar bakarra badago Gaintzako Aralarko Malloetan, Urakorri eta Beoain mendien magalean[5].
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferrentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Balda Balda, Katalina - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-30.
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-30.
- ↑ «Gaintza - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-19.
- ↑ «Larraungoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus Noiz kontsultatua: 2018-11-19.
- ↑ Gaintzako glaziarra ez da urtu uda osoan, EiTB.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Araizko kontzejuak | ||
---|---|---|
Arribe-Atallu • Azkarate • Gaintza • Intza • Uztegi |