Edukira joan

Urawa Red Diamonds

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urawa Red Diamonds
Sorrera1950
Futbol zelaiaSaitama Stadium 2002
edukiera: 63.700 lagun
inaugurazioa: 2001
PresidenteaJaponia Keizo Fuchita
EntrenatzaileaTxantiloi:Herrialde info Espainnia Ricardo Rodríguez
LigaJaponiako 1 maila
20234.a
Webguneahttp://www.urawa-reds.co.jp/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Saitama Stadium 2002.

Urawa Red Diamonds (japonieraz: 浦和レッドダイヤモンズ Urawa Reddo Daiyamonzu?) Japoniako futbol talde bat da, Saitama hirikoa. Japoniako futbol liga bakarra irabazi duen arren Asiako txapelduna izan da hiru aldiz.

Shin-Mitsubishi Heavy Industries konpainiak 1950an Koben futbol taldea sortu zuen baina 1958an Tokiora aldatu zen.

Lehenengo liga 1969an irabazi zuen eta 1970ko hamarkadan maila bikaina izan zuen beste bi liga eta hiru kopa eskuratuz. 1990 hamarkada ordea eskasa izan zen eta bigarren mailara ere jeitsi izan zen. 1997 eta 1999 artean Txiki Begiristain jokalari euskaldunak bertan jokatu zuen, 61 partidatan 16 gol sartu zituelarik.

2003 urtetik aurrera bolada onari ekin zion. 2005ean ligako bigarrena 2006an ligaren irabazlea eta azkenik 2007an Asiako txapelduna izan zen eta FIFAren Kluben arteko Munduko Kopan hirugarren gelditu zen Tunisiako Étoile du Sahel taldea penalti jaurtiketetan gaindituta.

Azken urteetan ez du titulurik eskuratu 2011 eta 2013ko kopako finalak jokatu dituen arren. 2012an ligan hirugarrena izan zen. 2017an bigarren aldiz lortu zuen Asiako txapelketa irabaztea eta 2019an finalean aritu zen, baina ez zuen Kopa eskuratu.

2022an hirugarren aldiz irabazi zuen Asiako Txapeldunen Liga.

  • Japoniako liga (1): 2006.
    • Japoniako liga amateurra (4): 1969, 1973, 1978, 1982.
  • Enperadorearen Kopa (8): 1971, 1973, 1978, 1980, 2005, 2006, 2018, 2021
  • Ligako Kopa (2): 2003, 2016.
  • Superkopa (5): 1979, 1980, 1983, 2006, 2022.

Nazioartean: 3

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]