Urbia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aizkorri Urbiako zelaiatik.

Urbia Gipuzkoa eta Arabako Partzuergoan dagoen eta iparraldean Aizkorri-Aloña mendilerroak eta hegoaldean Urkillakoa dituen polje, landagune edo zelaigunea da. Arbelar eta Oltzako larreak barne hartzen ditu.

Iristeko abiapuntu erabilienak Arantzazuko santutegia (700 m) eta San Adriango igarobidetik barrena dira, Otzaurtetik igota. 1.100 metro inguruko altueran dago kokatuta eta Urbia izeneko errekak gurutzatzen du. Enaitz (1.300 m) eta Zabalaitz (1.264 m) tontorrek inguratzen dute ibarra mendebaldetik, ipar-ekialdean Aizkorriko tontorrak daudelarik.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bederatzi monumentuk osatutako megalito esparrua da Aizkorriko Estazio Megalitikoa: bost dolmen edo trikuharri (Aizkorritxo, Artzanburu, Mendebaldeko Gorostiaran, Kalparmuñobarrena eta Pagobakoitza), hiru tumulu (Ekialdeko Gorostiara, Malla eta San Adrian) eta menhir edo zutarri bat (Zorrotzarri) daude bertan Urbian eta inguruneetan.

Andra Mari baseliza eta ostatua 1920ko hamarkadan eraiki zituzten, fonda uda partean zabalik dagoelarik. 1980ko hamarkadatik antolatzen du Gipuzkoako eta Arabako Partzuergoak urtero mendizaleen festa eguna uztailaren 31an Urbiako inguruneetan, San Inazio egunean.

Bertako txabola eta artzain kortetan egindako gazta preziatuak dira oso. Saroien artean Pagobakoitza, Zoileku, Aitzgaizto, Lanbita, Laskaolatza, Perusaroi, Urdabide, Oltzipurdi eta Pagomakur ditugu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]