Edukira joan

Urrezko Atea (Jerusalem)

Koordenatuak: 31°46′44″N 35°14′13″E / 31.778888888889°N 35.236944444444°E / 31.778888888889; 35.236944444444
Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrezko Atea (Jerusalem)
Kokapena
Estatu burujabe Israel
Israelen banaketa administratiboaJerusalem barrutia
HiriaJerusalem
Koordenatuak31°46′44″N 35°14′13″E / 31.778888888889°N 35.236944444444°E / 31.778888888889; 35.236944444444
Map

Urrezko Atea (שער הרחמים Jerusalemgo Hiri Zaharrerako portale zaharrena da: VII. edo VIII. mendean, Omeiatar Kalifa-herriaren garaian eraiki zen.[1] Errukiaren Atea edo Betiereko Bizitzaren Atea izenekin ere esaten zaio. Ekialdeko harresiaren erdian dago atea, eta ekialdetik Tenpluaren Mendira zuzenean sartzeko aukera ematen zuen bakarra zen. Bibliaren garaian, kokaleku berean edo oso hurbil zegoen aurreko ate bat, Susako Atea izena zuen; hori erritu-helburuetarako erabiltzen zen.[2]

Atea 1541etik itxita dago Suleiman I.aren aginduz. Arrazoia hau zen: tradizio juduaren arabera, Mesiasek hirian sartzeko erabiliko zuena delako. Atea ixtearekin Suleimanek gertaera hori sahiestu nahi zuen.[3]

Ebanjelio apokrifoen arabera, Urrezko Atearen aurrean Ama Birjinaren gurasoak, Ana eta Joaquín, aitatasunaren berri izatean elkar besarkatu ziren. Gertaera hori margolari desberdinek erakutsi zuten haien lanetan, besteak beste, Giotto eta Albrecht Dürer.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Eliyahu Wager (1988). Illustrated guide to Jerusalem. Jerusalem. The Jerusalem Publishing House. 32.or.
  2. https://www.sfarad.es/la-puerta-de-la-misericordia/
  3. https://www.gotquestions.org/Espanol/puerta-oriental-jerusalen.html

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]