Urrixate jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Urrixate jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaMarkina-Xemein
Historia eta erabilera
Irekiera1662

Urrizeta, Urrixate edo Urrijate[1] Markina-Xemeinen dagoen jauregia da, Plazakola izeneko parajean.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1489ko dokumentuetan bada etxearen berri.[3]

Gaur egungo jauregia 1662 urtean eraikia da,[4] lehenago bertan egondako dorretxe baten gainean.[2]

Lehen Karlistaldian (1833-40) Markina-Xemeinen karlistek antolatu zuten atxilotze-eremuan, Urrijate gaixotegi bezala erabili zen: bertan karlisten aldeko gudariak, zein liberalen aldeko presoak artatzen ziren; bertan hildako gaixoak -gehienak liberalak, gaztelarrak eta Espainia hegoaldekoak- Berriatuko kanposantuan ehortzi ziren. Gero, gaixotegia Markinako Bidarte dorrera aldatu zen.[3]

Urrijate dorrea lurrez Xemein da, baina elizaz Berriatuako parrokiaren menpekoa.[3]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urrixate landa-jauregi barrokoen adibide ona da. Bere ezaugarri nabarmenen artean burdin-sareak daude.[2]

Fatxadan Ibarra, Beitia eta Urrixate familien ezkutua dago kasko, luma eta lanbrekinez hornitua.[1]

Plazakolako multzo arkitektonikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plazakolako multzoaren E aldea: lehen planoan, presa eta zentral hidroelektrikoaren instalakuntzak; ibaiaren beste aldean, ermita; ezkerrean, Torretxu baserria; eskuinean, Urrixate jauregia.

Adituen arabera,Plazakolan biltzen diren eraikinen multzoa oso interesgarria da, eta ikertzeak merezi du:[5]

  • Burdinola: Artibaiek puntu honetan egiten duen meandro estuak osatzen duen penintsula naturala ur-saltoa egiteko baliatu zuen, ia antapararik eraiki beharrik gabe. Gaur egunean zentral hidroelektrikoa dago bertan.[6] 1796ko erroldan Plaza izeneko bi burdinola agertzen dira.[3]
  • Presa.
  • Santo Domingo de Guzman edo Santa Rosa ermita katolikoa: 1662 urtekoa.[6] Olagizonen eliza izateko eraiki omen zen. Ermita barruan marmolezko hilobi bat dago, armarriarekin, eta bertan "Panteón de la Familia Ibarra. RIP" irakur daiteke.[3] 1979an ezezagunen eraso bat jasan zuen, sua hartuz eta santuen irudiak erreta.[3][7] 1991ean oso hondatua zegoen, teilatua jausita eta ate barik.[3]
  • Zubia: Lekeitiotik eta Markina-Xemeindik datozen bideek bat egiten dute, zubi honen bidez Artibai gainetik Berriatuarantz igarotzeko.
  • Urrixate jauregia.
  • Labetxea: Urrixateren atze aldean.
  • Torretxu baserria: Urrixateren aurrean, errepidearen ondoan.
  • Plaza dorrea: Artibaien meandroak sortutako penintsularen gainean. Iturri batzuen arabera XVI. mendekoa,[8] beste batzuek 1704 eta 1796 urteen artean eginikoa dela diote.[3] 1991ean berriztua zegoen, eta Gaytan de Ayala familiarena zen.[3]
  • Plaza errota: 1745ean Santo Domingoko bizkondearen jabetzakoa zen; bertan bizi zen bera, baita Jose Idueta errenteroa. 1799an Pablo Goitia zen errotako errentero, 760 errealeko errentarekin.[3]
  • Plaza barri.

Bestelako jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1704 urtean Bartolome Ibarra zen etxearen jabea. 1745etik aurrera, berriz, Santo Domingoko bizkondearen jabetzako bezala agertzen da: eta errenteroak bizi dira bertan (Martin Urkiaga 1745, Jose Maria Salegi 1826). 1991 urtean Valle Lersundi familiakoek erabiltzen zuten, udaldian batez ere.[3] Familia horren kideak dira Alderdi Popularreko De Palacio ahizpak, etxeari atxikimendu handia erakutsi izan diotenak:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Markina-Xemeingo Udala. Ondarea - Plazakola. .[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b c «Palcio Urrixate - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
  3. a b c d e f g h i j k Zubikarai, Augustin; Fernandez Egiguren, Juan. (1991). Markina-Xemein II. Autoedizioa.
  4. «PALACIO DE URRIJATE» www.aspilza.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
  5. Leartibai Garapen Agentzia. Lea-Artibaiko ondareari buruz hitz egiten bi aditurekin. http://news.leartibai.com/.
  6. a b «LEA-ARTIBAI - Markina-Xemein» www.guiabizkaia.com (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
  7. (Gaztelaniaz) «La canciller enamorada de Urrijate» abc 2002-07-12 (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).
  8. Plaza, Torre de. .
  9. (Gaztelaniaz) «Familiares y amigos se despiden de Loyola de Palacio en la residencia familiar de Vizcaya» El Correo 2006-12-19 (Noiz kontsultatua: 2021-12-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]