Usansoloko gertaerak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Usansoloko gertaerak 1933ko maiatzaren 14an, domekan, izan ziren. Bizkaiko Usansolo herrian jeltzaleak San Andresko erromerian zeuden eta, gertuko Amorebietan erradikal sozialistek mitin bat egin zuten. Arratsaldean, errepublikanoek ¡Viva la Republica! oihukatu zuten jaietatik pasatzean. Abertzaleek Gora Euskadi azkatuta! erantzun eta bi forali esker dena lasaitu zen.[1]

Hala ere, erromeria bukatu eta gero, batzokiaren aurrean biak elkartu eta tiroketa hasi zen. Ondorioz, bi hildako (autobusean zegoen 54 urteko Esperanza Zapata eta batzokiko balkoian zegoen 13 urteko Iñaki San Miguel Oiartzabal) eta bi zauritu (Adolfo Díaz eta Juan Manuel Ruiz) suertatu ziren.[2][3]

Gertaeren ondoren, hiru foral eta kabo bat postutik urrutiratu zituzten. Hogeita hamahiru lagun, denak jeltzaleak, atxilotu zituzten baina epaileak, frogarik ez zegoenez, aske utzi zituen. Espainiako Kongresuan, Vicente Fatrás errepublikanoak EAJri erantzukizuna leporatu zion.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.