Utriusque Vasconiae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Utriusque Vasconiae 2000. urtean sortutako euskal argitaletxea da. Haren helburua euskal pentsamendua lantzea izan da, "testuinguru partikularretik abiatuta diskurtso unibertsala zabaltzeko". Jokin Apalategi eta Paulo Iztueta argitaletxearen sortzaileak izan ziren. Haren edukiak oso espezializatuak izan dira, unibertsitate munduarekin eta giza-zientziekin (Filosofia, Literatura, Psikologia, Pedagogia, Artea) estuki lotuta. Argitaletxea 2018. urtean itxi zen.

Sortzeko prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko hamarkadan, EHUNn zebiltzan, "pentsamendu arroztua" zela nagusi, Apalategik eta Iztuetak argitaletxe baten beharra ikusi zuten. Ekimenaren izena Arnaut Oihenarten liburu batetik dator: Notitia utriusque Vasconiae, tum ibericae, tum aquitaniae (Bi Vasconien berriak, iberiarrenak zein akitaniarrenak). Izena ez zen batere komertziala baina Euskal Herri osoa hartzen zuen barruan eta horregatik hobetsi zuten. Urte hauetan bi bilduma eta 140 liburu baino gehiago ekoitzi dituzte. Argitalpenen arlo nagusiak saiakera eta ikerketa izan dira, baina baita narratiba eta poesia eta kritika literarioa ere landu dute. Lan gehienak euskaraz argitaratuak izan dira.[1]

Kolaboratzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko izan dira: Fito Rodríguez, Iban Zaldua, Karmele Artetxe, Txomin Peillen, Ur Apalategi, Ane Larrinaga, Eneko Bidegain...

Omenaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018an argitaletxeak lan eta funts guztiak Euskal Herriko Unibertsitateari eman zizkion. Hori eskertzeko Unibertsitateak argitaletxearen ibilibidea aitortzeko Donostiako campusean erakusketa antolatu zuen, Utriusque Vasconiae 2000-2018... izenburupean[2][3]

Liburu batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]