Jokin Apalategi
Jokin Apalategi | |||
---|---|---|---|
(2017) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ataun, 1943 (80/81 urte) | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Bizilekua | Angelu | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Maite Idirin | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | saiakeragilea, soziologoa, poeta, unibertsitateko irakaslea eta idazlea | ||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea | ||
Jokin Apalategi Begiristain (Ataun, Gipuzkoa, 1943 - ) soziologoa eta euskal idazlea da.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977an Parisko Unibertsitatean defenditu zuen doktore-tesian nazionalismoa eta nazio-arazoa Euskal Herrian gaia aztertu zuen. Liburu moduan argitaratuta harrera ona jaso zuen, mila ale saldu ziren frantsesez eta 7.000 espainieraz. Espainierazko bertsioa debekatuta egon zen Hegoaldean eta argitaratzeko arazo asko izan zituen zentsurarekin. Berdin gertatu zen Levi Straussen Arraza eta historia liburuaren euskarazko itzulpenarekin.
Nazioarteko 150 bat argitalpen ditu aldizkari zein kongresutan, gutxienez.[2] Psikologia Sozialeko katedraduna izan da Euskal Herriko Unibertsitatean.
Datu biografikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egun Angelun (Lapurdi) bizi da. Bere emaztea Maite Idirin kantari eta musikologoa izan zen, eta semea Ur, unibertsitateko irakaslea eta idazlea da.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sei idazle plazara 1. Mitxelena, Aresti, Larresoro, Jakin, 1974.
- Sei idazle plazara 2. Azurmendi, Garate, Ansola, Jakin, 1974.
- (Frantsesez) Nationalisme et question nationale au Pays Basque, Doktore tesia, 1977.
- (Gaztelaniaz) El marxismo y la cuestión nacional vasca, Itxaropena, 1977.
- (Gaztelaniaz) Los vascos de la nación al estado. PNV, ETA, ENBATA, Elkar, 1979.
- (Gaztelaniaz) Los vascos, de la autonomía a la independencia: formación y desarrollo del concepto de la nación vasca, Txertoa, 1985.
- Gatazka eta bortxa, Haranburu, 1987.
- Gartzelatuen gartzela, Haranburu, 1988.
- Herria: sistema eta teoriak Haranburu, 1987.
- Soziologia orokorra, UEU, 1989.[3][4]
- Haurren nazioak. Solasaldiak, Utriusque Vasconiae, 2002.
- Euskal Herriaren emantzipazioaz, Utriusque Vasconiae, 2013.
- Euskal pentsamendu berritzailearen sorrerak. Zabal, testu hautatuak, Utriusque Vasconiae, 2015.
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Terminología
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Guztira, Inguma datu-basean 100 baino gehiago dira bere lanak.[5]
Uztaro aldizkariko zuzendaria (1990-2017)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Uztaro aldizkariko zuzendaria izan zen 1990ean sortu zenetik, 2017an Gidor Bilbaok ardura hori hartu zuen arte.[6][7] 27 urte horietan argitaratu ziren 100 zenbaki horietan aldizkariak 621 artikulu eta 558 egile bildu zituen. 2011n Latindex zientzia aldizkarien sarean sartzea lortu zuten, euskarazko artikulu horiek nazioarteko ikerketa mailan errekonozituz.
Aldizkariaren zuzendaritza utzi zuenean Apalategik, erronka moduan, eskatu zuen Unibasq-ek autonomia edo subiranotasuna izan zezan, bertako ikerketen ebaluazioa Euskal Herrian bertan egin ahal izateko, Madrilek nahi duenaren menpe ez egoteko.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Apalategi, Jokin; Iztueta, Paulo. (2023). «Maite Idirin, herrigintzan kantuz» www.ueu.eus (Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea) ISBN 9788484388524. (Noiz kontsultatua: 2023-06-01).
- ↑ a b Larrabe Arnaiz, Ainhoa. ««Espainiak independentzia du ikerketak ebaluatzeko; guk, ez»» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-08-10).
- ↑ Begiristain, Jokin Apalategi. (1989-12-12). Soziologia orokorra. UEU ISBN 978-84-86967-10-9. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ Begiristain, Jokin Apalategi. (1989-12-12). Soziologia orokorra (PDF bertsioa). UEU ISBN 978-84-86967-10-9. (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
- ↑ Jokin Apalategi Begiristain :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
- ↑ «Uztaro aldizkariak 100: euskal produkzio zientifikoaren bilgune 1990tik» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2017-03-18).
- ↑ Jokin Apalategi: “ Gehiagoz inork ezin du esan euskararentzat bete ezinezko alor zientifikoak existitzen direnik” :: Buruxkak Liburutegi digitala. (Noiz kontsultatua: 2017-03-22).
- ↑ «Uztaro aldizkariko egilekideen grafoa (2020-10)» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jokin Apalategi literaturaren zubitegian
- Jokin Apalategi: "Normalizazioan boterearen portaera da funtsezkoena" Elkarrizketa Argia astekarian (2007-05-06)