Paulo Iztueta
| Paulo Iztueta | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Berastegi, 1941eko martxoaren 22a (84 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | San Tomas Akinokoa Eliz-Unibertsitatea |
| Doktorego ikaslea(k) | Josu Amezaga Albizu |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta filologoa |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Kidetza | Unibertsitate Zerbitzuetarako Euskal Ikastetxea (UZEI) Euskal Kulturaren Batzarreak Elkar Udako Euskal Unibertsitatea |
| Ezizena(k) | Errandonea eta Yon Ayerza |
Paulo Iztueta Armendaritz (Berastegi, Gipuzkoa, 1941eko martxoaren 22a) euskal idazle eta filologoa da. Filosofian lizentziatua da (Erroma, 1969), eta Soziologian doktorea (Paris, 1976). 1981ean argitaratutako tesi horretan euskal klero kontestatarioaren soziologia aztertu zuen.[1] Izan ere, soziologiaren ikuspuntutik landu ditu politika, hizkuntza, erlijioa, kultura eta literatura.[2][3]
Kultur eragile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Areatzako sakramentinoen Arnas aldizkaria zuzendu zuen 5 urtez (1959-64).
Zabal (1973-1977) aldizkariaren sortzaile eta lankide izan zen Iparraldean.[4] 1974an, Elkar argitaletxearen sortzaile eta partaide ere izan zen. Euskal Kulturaren Batzarreetan (EKB) bideratzailea izan zen 1983an.
2000. urtean, Utriusque Vasconiae argitaletxea sortu zuen, hainbatetan lankide izan duen Jokin Apalategirekin, diskurtso unibertsala testuinguru partikularretik abiatuta lantzeko asmoz.[5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-baseak, guztira berak sorturiko 120tik gora lan erakusten ditu.[6] Bere liburu aipagarrienak hauek dira:
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kiton Arrebarekin irakurriz: Orixeren pentsamentu erlijiosoa. (1988, Etor).
- Orixe V: Orixe eta bere garaia. (1991, Etor).
- Marxismoa eta nazional arazoa Euskal Herrian. (1974, Elkar): Jokin Apalategirekin elkarlanean.
- Sei idazle plazara. (1974, EFA).
- Intelligentsia kimatuaren orbelak. (1996, Kutxa).
- Hezkuntza, hizkuntza eta boterea Euskal Herrian. (2000, Utriusque Vasconiae).
- Euskal irakaskuntza autonomi aroan (1983-1994). (2000, Utriusque Vasconiae).
- Orixe auzitan. (2003, Utriusque Vasconiae).
- Orixe gaitzetsia. (2003, Utriusque Vasconia).
- Orixe saiogilea. (2003, Utriusque Vasconiae).
- Kritika literarioaren lehen saioak (1926-1936) (2002, Utriusque Vasconiae).
- Euskal idazleen belaunaldiez. (2005, Utriusque Vasconiae).
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Herbestean (1979, Gipuzkoako Aurrezki Kutxa)
- Ibiltari (1979, Elkar)
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- N. Ormaetxea "Orixe" (1888-1961) (1988)
- N. Ormaetxea "Orixe" (1994, Eusko Jaurlaritza)
- Nikolas Ormaetxea "Orixe" (2000, KM Kulturunea).
Kolaborazioak beste liburutan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Orixe erbestetuaren autorretratuak». Herri bat bidegurutzean, Xabier Apaolaza (koord.). Donostia: Saturraran Argitaletxea, 2003, 39-74 or.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979. CAP, Irun Literatur Saria Poesian: Herbestean.
- 1996. CAP, Irun Literatur Saria Saiakeran: Intelligentsia kimatuaren orbelak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Iztueta Armendariz, Paulo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2018-09-03).
- ↑ Iztueta, Paulo. (2011). «Euskal kulturaren egoera gerraurrean eta gerraoste hurbilean, Euskal Pizkundetik hasi eta Txillardegi eta Salbatore Mitxelenaganaino.» Vimeo (Vimeo): Bideoa. (kontsulta data: 2018-09-03).
- ↑ Iztueta, Pauo. (2012). «Jon Mirande, Jose Luis Alvarez Enparantza "Txillardegi" eta Gabriel Aresti» Vimeo (EKT HUHEZI) (kontsulta data: 2018-09-03).
- ↑ Iztueta, Paulo. (). ZABAL, Euskal Pentsamendu Berritzailearen Sorrerak liburuaren aurkezpena. Paulo Iztueta eta Jokin Apalategi. Youtube (kontsulta data: 2018-09-03).
- ↑ (PDF) Paulo Iztueta Armendarizen hautagaiaren curriculuma. (kontsulta data: 2018-09-04).
- ↑ Iztueta Armendariz, Paulo. (2018). «Paulo Iztueta Armendariz :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (UEU) (kontsulta data: 2018-09-04).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Paulo Iztueta», Literaturaren Zubitegia.
- Paulo Iztueta Inguma datu-basean.