Uxar kobazuloa
Uxar | |
---|---|
Kokapena | |
Koordenatuak | 42°59′25″N 2°32′39″W |
Ezaugarriak | |
Garaiera | 730 m |
Bisitagarria | ez |
Margoak | ez |
Aztarnak | bai |
Uxar kobazuloa Eskoriatzan dagoen haitzuloa da, Bolibar auzoan, itsasoaren gainetik 730 metrora[1]. Zaraiako mendilerroan, Aitzorrotz menditik Leintz-Gatzagarako norabidean topa daiteke.
Koba bera galeria estu bat da, 30 m luze, eta bertara iristeko zulo txiki bat pasa behar da, sakonera txikiko haitzulo harritsu batean dagoena. Sarreratik 11 m-ra areto zirkular bat dago, eta han prospekzio arkeologiko xume bat (kata[oh 1] bat) bat egin zen. Haitzuloaren sarrerak 1,45 m-ko zabalera eta 1,75 m-ko altuera du.
Uxar kobazuloa hilobi-leizea izan zen. Bertan edo kobaren ahotik gertu, Jesus Altunak, Jose Migel Barandiaranek eta beste batzuek hainbat historiaurreko aztarna aurkitu zuten: gizaki baten edo biren hezurrak, zeramika lauaren pusketak, eta suharrizko harri-printza gutxienez[2].
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kata arkeologiko bat itxura karratua duen zuloa izaten da eta prospekzio arkeologikoetan egin ohi da aztarnak aurkitzeko. Arroka edo materialik emango ez duen bestelako lur-maila bateraino zulatzen dute arkeologoek. Bertikalki beherantz egiten direnez, hainbat garaiteko aztarnak aurki daitezke katetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) (pdf) Carta arqueológica. Yacimientos en cueva. Cuenca del Deva.. (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Armendariz, Ángel; Etxeberria, Francisco. «Las cuevas sepulcrales de la Edad del Bronce en Guipúzcoa» Munibe Antropologia-Arkeologia 35, 1983 urtarrila: 247-354..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arkeologia ondarea: Uxar kobazuloa. Kultura Ondarea. Eusko Jaurlaritza.
- (Gaztelaniaz) Aitzorrotz y Cueva de Uxar. ( Sierra Zaraia ) ( Gipuzkoa ). Caminando por las montañas y todas sus bellezas
- (Gaztelaniaz) Aitzorrotz & Cueva de Uxar. Sierra de Zaraia. mendiak.net Foroa