Véronique Sanson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Véronique Sanson
Bizitza
Izen osoa Véronique Marie Line Sanson
Jaiotza Boulogne-Billancourt1949ko apirilaren 24a (68 urte)
Herrialdea  Frantzia
Familia
Aita René Sanson
Ezkontidea(k) Stephen Stills  (1973 -  1979)
Pierre Palmade  (1995 -  2001)
Bikotea(k) Michel Berger
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Cours Hattemer
Lanbidea
Lanbidea egile abeslaria eta abeslaria
Genero artistikoa Chansona
Diskoetxea Warner Music Group
IMDb nm0763070
http://www.veronique-sanson.net

Véronique Sanson (Boulogne-Billancourt, Frantzia, 1949ko apirilaren 24a) frantsesezko abeslaria eta musikagilea da. Frantses abestigintza nahiko motel zebilen garaian, gertaera nabarmena izan zen Véronique Sansonen Amoureuse diskoa (1972). Entzuleek harrera ona egin zioten vibrato oso bereziko ahots hari, rock- eta sanba-ukituak dituen musikari eta freskotasunez betetako testuei. Ospe handia lortu zuen Vancouver (1976) eta Hollywood (1977) lanekin. Azken lan horretan, swingerako joera azaltzen da. Ondoren, oinarri poetikoko eta etsipenezko lanak egin zituen, bluesaren eraginpean: Ma révérence (1979) eta Le temps est assassin (1983).

Beste batzuetan, erritmo-etorri nabarmeneko lanak egin zituen, eta arrakasta handia izan zuten entzuleen artean: Celui qui n'essaie pas (1979) eta Rien que de l'eau (1992). Estatu Batuetan egin zituen urteetan, trebetasun handia lortu zuen eszenan, eta erritmo eta sentiberatasunezko jai handi bilakatu ziren haren kontzertuak. Pragako Orkestra Filarmonikoarekin Symphonie Sanson lana grabatu zuen. I Muvrini Korsikako taldearekin ere lan egin du. 2010ean plazaratu zuen azken diskoa, Plusieurs Lunes.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudio albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amoureuse (1972)
  • De l'autre côté de mon rêve (1972)
  • Le maudit (1974)
  • Vancouver (1976)
  • Hollywood (1977)
  • 7ème (1979)
  • Laisse-la vivre (1981)
  • Véronique Sanson (1985)
  • Moi le venin (1988)
  • Sans regrets (1992)
  • Indestructible (1998)
  • D'un papillon à une étoile (1999)
  • Longue distance (2004)
  • Plusieurs Lunes (2010)

Zuzeneko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Live at the Olympia 1976
  • Live au Palais des Sports 1981
  • L'Olympia 1985
  • A l'Olympia 89
  • Symphonique Sanson (1989)
  • Zenith 93
  • Comme ils l'imaginent (1995)
  • Véronique Sanson chante Michel Berger, Avec vous (2000)
  • Olympia 2005
  • Le Cirque Royal de Véronique Sanson (2012)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]