Michel Berger

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Michel Berger
Michel Berger.jpg
Bizitza
Jaiotza Neuilly-sur-Seine1947ko azaroaren 28a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Ramatuelle1992ko abuztuaren 2a (44 urte)
Hobiratze lekua Montmartreko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Aita Jean Hamburger
Ama Annette Haas
Ezkontidea(k) France Gall  (1976ko ekainak 22 -
Bikotea(k) Véronique Sanson
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, music executivea, musikagilea, piano-jotzailea eta abeslaria
Genero artistikoa rocka
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0074295

Michel Berger (Michel Jean Hamburger jaioa; Paris, 1947 - Ramatuelle, 1992) Frantses musikagilea izan zen. Jean Hamburger kirurgialariaren semea. Michel Bergerrek filosofia-ikasketak egin zituen eta tesi bat idatzi zuen pop musikaren estetikari buruz. 1960ko hamarraldiaren bukaeran, musika idazteari ekin zion, Bourvilentzat lanean hasi zenean. Ondoren Véronique Sansonen lehenengo diskoak egin zituen. 1973an abestiak egin zituen Françoise Hardyrentzat. 1974an France Gallentzat La Déclaration d'amour idatzi zuen. Handik bost urtera Luc Plamondon egilearekin Starmania egin zuen, frantses opera rock onentzat hartzen dena. 1990ean biak aritu ziren berriz ere La Légende de Jimmy (Jimmyren elezaharra) lanean. Bien bitartean, Michel Berger frantses pop-musikari nagusi bihurtu zen. Ospe handien izan zuten lanak hauek izan ziren: La Groupie du pianiste (Piano-jotzailearen zalea), Il jouait du piano debout (Pianoa zutik jotzen zuen), Ella, elle l'a. 1986an Johnny Hallydayren disko baten zuzendari izan zen, eta hari eskaini zizkion bere abesti ederrenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]