Víctor Patricio Landaluze
Víctor Patricio Landaluze | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1830eko martxoaren 6a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Habana, 1889ko ekainaren 8a (59 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Enplegatzailea(k) | San Alejandro Arte Ederren Akademia Nazionala |
Genero artistikoa | kostunbrismoa |
Víctor Patricio Landaluze Uriarte (Bilbo, 1830eko martxoaren 6a - Habana, 1889ko ekainaren 8a) bizkaitar margolaria izan zen.[1][2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon jaioa, Landaluzek heziketa saiatua jaso zuen, hainbat hizkuntza ikastea barne. Denbora batez Parisen bizi izan zen. 1850. urtean Kuban egon zela agertzen da. Kostunbrismoko kubatar margolari ezagunena da, nekazari kubatarrak ("guajiroak"), lurjabeak eta esklaboak irudikatzen dituena. Habanako San Alejandro Arte Ederren Akademia Nazionalan irakatsi zuen, eta bertako zuzendari gisa aritu zen.[3] Kubako independentziaren aurka aritu zen, bere obran islatutako jarrera; hala ere, bere pinturek XIX. mendeko Kubako gizartearen ikuspegi baliotsua eskaintzen dute. Bere lanek azukre-landaketen bizitzaren ikuspegi idealizatu samarra ere irudikatzen dute.
Bere lehen lana Los cubanos pintados por sí mismos liburuaren ilustrazioa izan zen. 1862an Don Junípero egunkari satiriko eta karikaturazkoa sortu zuen eta 1881ean Tipos y Costumbres de la Isla de Cuba lana ilustratu zuen. Kubako Arte Ederren Museo Nazionalean daude bere obretako batzuk, tartean Día de Reyes en La Habana.[4]
-
Recogida de la caña de azúcar, 1874
-
Conversación en la calle, 1889
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Marta Garsd, "Victor Patricio de Landaluze," in Encyclopedia of Latin American History and Culture. Vol. 3, p. 381.
- ↑ Cernuda Arte: Víctor Patricio de Landaluze; http://www.cernudaarte.com/artists/victor-patricio-landaluze/ retvd 1 31 16
- ↑ Garsd, Marta. "Victor Patricio de Landaluze," en Encyclopedia of Latin American History and Culture. Vol. 3, p. 381
- ↑ Guía arte cubano, Museo Nacional de Bellas Artes, La Habana, 2013 (reed.), p. 50
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |