Valdenocedako dorrea

Koordenatuak: 42°50′56″N 3°36′10″W / 42.848969°N 3.602822°W / 42.848969; -3.602822
Wikipedia, Entziklopedia askea
Valdenocedako dorrea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaMerindad de Valdivielso
Koordenatuak42°50′56″N 3°36′10″W / 42.848969°N 3.602822°W / 42.848969; -3.602822
Map
Ondarea

Valdenocedako dorrea edo Fernández Velascotarren dorrea Burgos probintziako Merindad de Valdivielsoko Valdenoceda herrian dagoen defentsa eta Trueba ibaia zaintzeko egin zen dorrea da. XIII. mendean eraikia, kultura ondasuna bezala babestuta dago. Historikoki Pedro Fernández de Velascok, Haroko I. kondeak, (1399-1470) berregin zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fatxada nagusia begetazioak hartuta.

Jatorrizko eraikina Salinasko jaunarena zen eta, antza, XIII. mende-XIV. mendean eraiki zen. XV. mendean Velascotarren familiara pasa zen eta hauek berregin zuten. XVI. mendean hustuta gelditu zen. Erorkinaren egoeratik XIX. mendean atera zuten. 1962an Enrique de Villamorrek, Salinasko dukeak, erosi zuen gaur egungo itxura eman zion. Bere jatorrizko itxura gorde nahian XIII. mendeko leiho gotikoak Ciudad de Medinako San Frantziskoren komentutik eraman ziren. Halaber, berrikuntzan elementu gotikoak errespetatu zituzten: saieterak, apaingarriak, Velasco familiaren armarriak... Gaur egun Villamor Salinas Etxea da eraikinaren jabea.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laukizuzen oinplanta du, hogei metroko garaiera eta horma sendoak, almenekin burututa. Barrutik hustuta eta sasiez gainezka dago.

Babespena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankismoaren garaian lehenengo babesa jaso zuen, 1949ko apirilaren 22an. Dekretua maiatzaren 5ean Boletín Oficial del Estado aldizkarian plazaratu zen. 1985ean Espainiako Kultura ondasunaren izendapena jaso zuen. 2013an babesaren perimetroak ezarri zizioten.[1][2]

Gaur egun Ondarearen Zerrenda Gorrian dago batez ere nahiko utzita dagoelako.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Valdenocedako dorrea Aldatu lotura Wikidatan