Merindad de Valdivielso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merindad de Valdivielso
Espainiako udalerria
2010-06-30 Iglesia de San Nicolás, El Almiñé de Valdivielso.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
AlkateaOscar Palencia Corrales (en) Itzuli
Izen ofizialaMerindad de Valdivielso
Posta kodea09559
INEk ezarritako kodea09217
HerriburuaQ54888818 Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°49′29″N 3°32′48″W / 42.8248°N 3.5468°W / 42.8248; -3.546842°49′29″N 3°32′48″W / 42.8248°N 3.5468°W / 42.8248; -3.5468
Mapa municipal Merindad de Valdivielso.png
Azalera129 km²
Altuera645 m
MugakideakVillarcayo de Merindad de Castilla la Vieja, Merindad de Cuesta-Urria, Trespaderne, Oña, Rucandio, Los Altos eta Valle de Manzanedo
Demografia
Biztanleria386 (2022)
Red Arrow Down.svg0 (2021)
alt_left 165 (%42,7) (%57,8) 223 alt_right
Dentsitatea2,99 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaBU
merindaddevaldivielso.com

Merindad de Valdivielso Burgosko iparraldean dagoen udalerria da, Merindadeetako eskualdean dagoena. 14 herri hartzen ditu barne, herriburua Quecedo delarik. 129 kilometro karratuko azalera dauka.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera 454 biztanle zituen, eta 2021ean 386 (ia 3 biz/km2).

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebro ibaiak harana zeharkatzen du, La Tesla eta Tudancako mendilerroen artean, Los Hocinos-eko haitzartetik. Cerecedako urtegiak biltzen ditu bere urak azkenik. Batez besteko altuera 645 metrokoa da.

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldean Valle de Manzanedo eta Villarcayo, hegoaldean Rucandio eta Oña, ekialdean Merindad de Cuesta-Urria eta Trespaderne eta mendebaldean Los Altos ditu udalerri mugakide.

Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. El Almiñé
  2. Arroyo de Valdivielso
  3. Condado
  4. Hoz de Valdivielso
  5. Panizares de Valdivielso
  6. Población de Valdivielso
  7. Puente Arenas
  8. Quecedo (herriburua)
  9. Quintana de Valdivielso
  10. Santa Olalla
  11. Tartalés de los Montes
  12. Toba
  13. Valdenoceda
  14. Valhermosa

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

860. urtetik aurrera Gaztelako Rodrigo kondearen agintepean gelditu zen, Gaztelako Konderriaren barruan. Garai hartan, mugako lurralde gotortuak ziren, sarrazenoen inbasioetatik defendatzen zirenak. Bestela, San Pedro de Tejadako monjeek parrokiak sortu zituzten eta birpopulazioa bultzatu zuten.

XIII. mendean, Oñako San Salvadorreko monastegiaren menpe gelditu zen ibarra. Gaztela Zaharreko 7 Merindadeetako Kontzeju Nagusian parte hartuko zuen ordutik.

Antzinako Erregimena erortzean, udalerria sortu zuten, auzo hauekin: Ahedo de Butrón, Arroyo, Condado, Dobro, Escóbados de Abajo, Escóbados de Arriba, Herrera, Hoz, Huéspeda, Madrid de las Caderechas, Panizares, Población, Porquera del Butrón, Puente-Arenas, Quecedo, Quintana de Valdivielso, Quintanilla-Colina, Santa Olalla, Tartalés de los Montes, Toba, Tubilleja, Tudanca, Valdenoceda, Valhermosa eta Villalta. El Alminé herriburua zen.

1857rako Villaescusa de Butrón eta 1910erako Los Altos de Dobro udalerriak sortu zituzten, modu horretan populazioa galtzen.

2001ean Radio Valdivielso martxan ipini zuten.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Quecedoko eremiten bizitokiak.
  • Arraina eta gatzaren ibilbideak (Erdi Aroko galtzadak).
  • San Pedro de Tejada, El Almiñé (San Nicolás) eta Valdenocedako (San Miguel) eliza erromanikoak.
  • Loja, San Martín eta Valdenocedako (Fernández Velascotarrena) dorretxeak.
  • Malvecinoko gaztelua.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]