Valentina Petrillo
Valentina Petrillo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Napoli, 1973ko urriaren 2a (51 urte) |
Herrialdea | Italia |
Bizilekua | Napoli Bolonia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | Paralympic athlete (en) |
Altuera | 182 zentimetro |
Valentina Petrillo (Napoli, Italia, 1973ko urriaren 2a) italiar atleta paralinpikoa da. Atletismo egokituan aritzen da, ikusmen urriko pertsonentzako T12 kategorian, alegia.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Petrillo 1973ko urriaren 2an jaio zen Napolin, non 20 urte zituenera arte bizi izan baitzen. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu eta Fabrizio izena eman zioten.
Gaztetan atletismoan aritzen hasi zen, baina 14 urte zituenean Stargardten sindromea diagnostikatu zioten, ikusmen urritasuna eragin zion gaitza, hain zuzen ere.
Bolonian ikasketak amaitu eta gutxira, itsuentzako Italiako futbol 5 selekzio nazionalarekin jokatzen hasi zen.
Denbora askoren ondoren, 41 urterekin, Petrillok korrika egiteari berrekin zion eta gizonezkoen paralinpiar atletismo egokituko 11 titulu nazional irabazi zituen.
2019an genero trantsizioa egiteari ekin zion eta Valentina izena hartu zuen. Lehenengo paralinpiar kirolari transgeneroa da 2020ko irailaren 11z geroztik, paralinpiar atletismo egokituko Italiako txapelketan emakumezkoen kategorian lehenengo aldiz lehiatu zenetik.
Bere bizitza filmera eraman zuten, 5 nanomoli-Il sogno olimpico di una donna trans izenburuko dokumentalera.