Edukira joan

Valentina Pinelo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Valentina Pinelo
Bizitza
JaiotzaSevilla, XVI. mendea
Herrialdea Espainia
HeriotzaXVII. mendea ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpoeta, religious sister (en) Itzuli eta idazlea

Valentina Pinelo (Sevilla, XVI. mendearen amaiera - 1629.. urtea baino lehen) Sevillako San Leandro komentuko moja agustindarra izan zen, prosa idazle, ilustratu eta Espainiako Urrezko Mendeko pentsalaria. Haren lanak literaturaren historian eta Mariologiaren barruan aztertu dira, eta autorea Iberiar penintsulan XV. mendetik aurrera garatzen den emakumezkoen literatura-tradizioaren pentsamendu-korrontean sartu dute.[1] San Leandro komentuan sartu zen, Sevillako komentu nagusi eta aberatsenetako batean. Santa Anaren biografia idatzi zuen eta poesiak ere konposatu zituen komentuko festetan abesteko. Lope de Vegak, ezagutu zuenean, bi soneto eskaini zizkion.[2]

Sevillan bizi zen familia genovar ospetsu baten alaba zen, eta bere gurasoak Lucas Pinelo (genovarra) eta Francisca Francisquín izan ziren. Ez dakigu noiz jaio zen, baina Agustin Pinelo kalonjea, bere neba zaharrena, 1570. urtekoa zen. Berak, Libro de alabanzas y excelencias de la gloriosa Santa Ana/Santa Ana loriatsuaren laudorio eta bikaintasun liburuaren (1601) hitzaurrean azaltzen duenez, 4 urterekin Sevillako San Leandro komentura bidali zuten moja bihurtzeko. Han hasi zituen bere irakurketak; batez ere, obra espiritualak, baina baita laikoak ere, Vida de Alejandro/ Alejandroren Bizitza kasu. Ortodoxia kristauaren lanak eta liburu sakratuak oso ezagunak dira egile honentzat, Itun Zaharrari buruz dituen 317 erreferentziek eta Itun Berriari buruz dituen 105ek adierazten duten bezala.[3]

Santa Anna Loriatsuaren alabança eta bikaintasunen liburuaren azala

Bere lanik ezagunena Clemente Hidalgok 1601ean argitaratutako Libro de las alabanzas y excelencias de la gloriosa Santa Ana/Santa Ana loriatsuaren laudorio eta bikaintasun liburua da. Obra hau Santa Anaren bizitzari eskainita dago, non Eskritura Santuen eta Elizako Gurasoen testuen interpretazio baten bitartez. Jesusen matrilinajearen garrantzia berrezartzea du helburu.[3]

Ezaguna da, halaber, bere poeta alderdia, Libro de las alabanzas y excelencias de santa Ana /Santa Anaren laudorio eta bikaintasunei buruz bere liburuaren hitzaurrean aipatzen baitu inprentari eman nahiko liokeen poema kantutegi bat duela, nahiz eta inoiz ez zen argitaratu eta gaur egun galduta dagoen. Garai hartako intelektualek, Lope de Vega idazleak barne, Valentinari hainbat laudatorio eskaini zizkioten, "bertsotan edo prosan idazten duen Laugarren Grazia" bezala kalifikatuz.[3]

Hil osteko aitorpenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sevillak kale bat eskaini zion bere izenarekin.[4]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ARTEHISTORIA. Sor Valentina Pinelo. Valentina Pinelo - Personajes - ARTEHISTORIA V2. .
  2. Sánchez Moliní, Luís. "La Sevilla del siglo XVI era una ciudad muy sucia... Como ahora". .
  3. a b c Ferrandiz, Vicenta Marquez Plata Y.. (1 de enero de 2015). «Valentina Pinelo: "la cuarta gracia, que en verso y prosa escribe" (Lope de Vega)» Hidalgos: la revista de la Real Asociación de Hidalgos de España (542): 9–12..
  4. «Calle Valentina Pinelo - Callejero de Sevilla - Callejero.net» sevilla.callejero.net.
  • Valentina Pinelo, Libro de las alabanças y excelencias de la gloriosa Santa Anna.
  • Luna, Lola, Valentina Pinelo y la genealogía de la historia, Leyendo como una mujer la imagen de la mujer, Barcelona: Anthropos ; Sevilla: Instituto Andaluz de la Mujer. Junta de Andalucía, 1996, pp. 49-68.
  • Luna, Lola, Prólogo de autora y conflicto de autoridad: de Teresa de Cartagena a Valentina Pinelo,
  • Marín Pina, Mª del Carmen, Cuantas fueren las cabeças tantos han de ser los pareceres: censura al Libro de Santa Ana de Valentina Pinelo, Voz y Letra, XVII/2 (2006), pp. pp. 33-50.
  • BIESES. Bibliografía de escritoras españolas, https://www.bieses.net/

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]