Espainiako Urrezko Mendea

Wikipedia, Entziklopedia askea
"Urrezko Mendea" esamoldeak artikulu honetara dakar. Antzinako Greziako Urrezko Mendea gaitzat duena beste hau da: Periklesen Mendea.
Francisco de Quevedo.
Pikaroak jaten, Murillorena.
Lepantoko gudua, non Espainiari egokitu zitzaion Otomandar Inperioagandik Europaren defentsa antolatzea.
Herkulesen Zutabeak "Plus Ultra" leloarekin, Karlos I.a Espainiakoa enperadorearen ikurra Sevillako udaletxean (XVII. mendea)

Espainiako Urrezko Mendea (gaztelaniaz Siglo de Oro) espainiar kulturaren garai klasiko edo gorena ezagutzen da, nagusiki XVI. mendeko Pizkundea eta XVII. mendeko Barrokoa. Gertakari klabeen datak kontutan hartuz, Antonio de Nebrijaren Gramática Castellana 1492an argitaratu zenetik Pedro Calderón de la Barca 1681ean hil zen arteko garaia hartzen du.

Sarrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVIII. mendearen amaieran jada ezagun egin zen "Urrezko Mendea" izena, Felix Lope de Vegak bere mendea ezagutzeko erabiltzen zuena eta On Kixotek miresten zuena Urrezko Aroari buruzko bere hitzaldi ospetsuan. XIX. mendean George Ticknor hispanista estatubatuarrak sendotu zuen izen hori, Hesiodok idatzitako Teogonia mito ospetsuari erreferentzia eginez, non geroz eta kaxkarragoak ziren metalezko giza aro batzuk egon ziren.

Euren bateratze dinastikoarekin Errege-erregina katolikoek politikoki indartsua zen estatu baten oinarriak jarri zituzten, geroago sendotuko zirenak (intelektual garaikideren batzuk, Nikolas Makiavelo kasu, horren bekaizti agertu ziren); baina ideologikoki estatu hura Elizaren Inkisizioaren mende zegoen.

Kristau bihurtu ez ziren judutarrak 1492an kanporatuak izan ziren eta Europa osoan, Asian eta Afrika iparraldean hispaniar koloniak sortuz barreiatu ziren, non euren hizkuntza lantzen eta literatura gaztelaniaz idazten jarraitzen zuten, ondorioz, pertsonaia esanguratsuak ere sortuz, Jose Penso de la Vega ekonomialari eta idazlea, Miguel de Barrios, Juan de Prado, Isaac Cardoso, Abraham Zacuto, Isaac Orobio de Castro edo Manuel de Pina kasu. 1492ko urtarrilean Gaztelak Granadako erreinua konkistatu zuen, hala, ordu arte penintsulan musulmanek izan zuten aginte politikoari amaiera emanez, gutxiengo morisko bat Filipe III.a Espainiakoaren erregealdia arte gutxi gora-behera onartua bizitzen mantendu zen arren. Gainera, urte horretako urrian Cristobal Colon Amerikara iritsi zen eta Errekonkistako Erdi Aroko gerretan izan zen gerra grina lurralde berrietara hedatuko da, baita Europara ere, "Gizadiaren historiako balentriarik bikainena" deritzonean Pierre Vilar historialariak dioenez. Hala ere, eta batez ere XVI. mendearen erdialde inguruan espainiar erasmista eta protestanteak jazarriak dira edo Espainiatik joatea beste erremediorik ez dute, horien artean Biblia gaztelaniara itzuli zutenak, Francisco de Enzinas, Casiodoro de Reina eta Cipriano de Valera kasu, Juan Perez de Pineda, Antonio del Corro edo Juan de Luna humanista protestanteez gain, beste batzuen artean.

Garai honetako oparotasun kultural eta ekonomikoan zehar Espainiak nazioarteko ospea eta eragin kulturala lortu zuen Europa guztian. Espainiatik zetorren guztia sarri imitatu egiten zen, eta hizkuntzaren ikasketa eta azterketa (hispanismoa) hedatzen dira.

Garai honetan gehien landu ziren arlo kulturalak literatura, arte plastikoak, musika eta arkitektura izan ziren. Jakintza Salamanka eta Alcalá de Henareseko unibertsitate ospetsuetan metatzen da.

Garai honetako hiririk garrantzitsuenak honako hauek dira: Sevilla, kolonietako aberastasunak eta Europako merkatari eta bankari garrantzitsuenak hartzeagatik, nazioarteko gaizkiletzarekin batera; Madril Gortearen egoitza bezala, Toledo, Valentzia eta Zaragoza.

Humanitateen arloan berauen lanketa sakona baino gehiago zabala izan zen eta izaera hedatzailekoa aditukoa baino gehiago, filologiak adierazpen bikainak eman zituen arren, Biblia políglota complutense izenekoa edo Biblia Regis edo Anberesekoa kasu Benito Arias Montanorena, arlo zientifikoan linguistikan (Francisco Sánchez de las Brozas eta bere Minerva, misiolariek eginiko indiar hizkuntzen gramatika ugariak), Geografian, kartografian, antropologian eta Natur Zientzietan (Botanika, mineralogia) Amerikaren aurkikuntzaren ondorioz aurrerapen handiak egon ziren bitartean. Matematikan (Sebastian Izquierdo, Pedro Nunes, Juan Caramuel, Omerique, Pedro Ciruelo, Juan de Rojas y Sarmiento, Rodrigo Zamorano), fisikan, medikuntzan, farmakologian (Andres Laguna), psikologian (Juan Luis Vives, Joanes Uharte Donibanekoa) eta filosofian (Francisco Suarez) ere izan ziren egile aipagarriak. Era berean, herrialde berrien aurkikuntzak izan zuen eraginaren ondorioz zuzenbide naturala eta jendeen zuzenbidea ere garatu ziren Bartolome de Las Casas, giza eskubideen eragin handiko aitzindaria eta iusnaturalismoaren babeslea De regia potestate izeneko lanean edo Francisco de Vitoria bezalako pertsonekin.

Ikus, gainera: Humanismoa Espainian, Salamancako Eskola, Arbitrismo, Zientzia eta teknika Espainiako Urrezko Mendean eta Kristautasunaren historia Espainian (Aro Modernoa).

Urrezko Mendeak bi aro estetiko hartzen ditu, XVI. mendeko Pizkundea (Fernando Katolikoa, Karlos I.a Espainiakoa eta Filipe II.a Espainiakoaren erregealdiak) eta XVII. mendeko Barrokoa (Filipe III.a Espainiakoa, Filipe IV.a Espainiakoa eta Karlos II.a Espainiakoaren erregealdiak). Bi garai edo fase hauen ardatza Trentoko Kontzilioan eta erreakzio kontrarreformistan jar daiteke.

Ikus, gainera: Espainiar pizkundea eta Espainiar barrokoa

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portada de la primera edición de On Kixoteren lehen edizioaren azala (1605)

Ikus, gainera: Pizkundeko espainiar literatura eta Barrokoko espainiar literatura

Espainiak bere aro klasikoan literatura unibertsalaren ondorengo garapenean eragin handia izan zuten estetika eta literatura genero batzuk sortu zituen.

Estetiken artean, funtsezkoa izan zen errealista eta herrikoia zen baten garapena, Pizkundeko idealismo noble, zaldun eta harranditsuaren aurkari kritiko bezala: zelestineskoa (Fernando de Rojasen La Celestina edo Tragicomedia de Calisto y Melibea, Feliciano de Silvaren Segunda Celestina), eleberri pikareskoa (Lazarillo de Tormes, egile ezezagunduna, Guzmán de Alfarache, Mateo Alemanena, Estebanillo Gonzalez) edo egungo eleberri polifoniko proteikoa (On Kixote) Miguel de Cervantesek "idazketa aske" bezala definitu zuena.

Literaturaren arruntze honen ondorioz jakintza humanistikoak ere arruntu ziren miszelanea edo ikasketa ugariko silben genero ezagunekin, oso irakurri eta itzuliak Europa guztian, hauen egilerik garrantzitsuenetako batzuk Pero Mexia, Luis Zapata eta Antonio de Torquemada direlarik beste batzuen artean. Antzerkigintzan aipagarrienak dira Pedro Calderon de la Barca, Tirso de Molina eta batez ere, Lope de Vega.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]