Vasiugango zingira
Vasiugango zingira | |
---|---|
Gizateriaren Ondare | |
Datu orokorrak | |
Mota | zingira |
Azalera | 53.000 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 57°34′N 75°39′E / 57.57°N 75.65°E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Tomsk oblasta |
Leku geografikoa | Western Siberia (en) |
Vasiugango zingira (errusieraz: Васюганские болота) mendebaldeko Siberiako lautada zingiratsua da. 53.000 km2-ko azalera du, eta Ob eta Irtyx ibaien artean hedatzen da, Novosibirsk, Omsk eta Tomsk oblasten artean. Hegoaldean Barabako esteparekin egiten du muga.
Bertan Vasiugan ibaiaren iturburua dago eta galzoriko espezie askoen eremua ere bada.
Vasiugango tragedia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aleksandr Solzhenitsinek padura hauek "herriaren etsaien" kanporatze handi baten helmuga zirela aipatu zuen, garaiko sobietar erregimenaren politika pertsona talde handiak kolonizatzeko aitzakiarekin indarrez bizitzeko egoki ez ziren eskualdeetara bidaltzea baitzen. 1930ean, Tomsketik Ob ibaian zehar 10.000 familia baino gehiago (60.000 eta 70.000 pertsona artean) bidali zituzten Vasiugango uhartetxoetara, tundra izoztuaren gainean ibiliz.[1] Egun gutxiren buruan haur gehienak hil ziren, eta gainerakoak, elikagairik eta tresnarik gabe, leku horretan bizirik irautea ezinezkoa zela ikusi zuten. Atzera egin ezinik, itzulerako bidean metrailadore-guneak jarri zituztelako, bere aukera bakarra taiga hotzetan sakonago sartzea izan zen. Inor ez zen bizirik atera. Inguruko eskualdeetako herrixketako biztanleei helduen eta haurren gorpuak jasotzeko agindu zieten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ericson, Edward E. & Daniel J. Mahoney. (2006). The Solzhenitsyn reader: new and essential writings, 1947-2005. Wilmington: ISI Books, 300 or. ISBN 978-1-93385-900-2..