Ob

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ob
Обь (ru)
Ob u Barnaulu.jpg
Datu orokorrak
Luzera 3.650 km
Geografia
Koordenatuak 52° 25′ 56″ N, 84° 59′ 07″ E / 52.4322°N,84.9853°E / 52.4322; 84.9853Koordenatuak: 52° 25′ 56″ N, 84° 59′ 07″ E / 52.4322°N,84.9853°E / 52.4322; 84.9853
Herrialdea Errusia
Errusiako oblastak Tiumen oblasta
Autonomous okrug of RussiaKhanti-Mansi
Herrialdea Errusia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 2.990.000 km²
Arro hidrografikoa Ob basin Itzuli
Lakuak Novosibirsk Reservoir Itzuli
Iturburua Katun River Itzuli
Bokalea Kara
Mendizaletasuna

Ob[1] (errusieraz: Обь), batzuetan obi deitua, erdialdeko Errusiako ibaia da, mendebaldeko Siberiako Altai kraia, Novosibirsk oblasta, Tomsk oblasta, Khanti-Mansi eta Jamalia-Nenetsia zeharkatzen dituena. 3.650 km luze da, baina ibaiadar nagusi duen Irtyxekin batera 5.410 kilometroko luzera du (Errusiako luzeena eta munduko zazpigarrena[2]).

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Khantieraz As, Yag, Kolta edo Yema deitzen diote; nenetseraz Kolta edo Kuay; eta Siberiako tatariarrek Umar edo Omass izena ematen diote.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iturburua Altai mendietan duten Biya eta Katun ibaien bilgunean sortzen da Ob. Ipar-mendebaldeko norantzan Siberia zeharkatzen du, eta Ozeano Artikoan dagoen Ob golkoan itsasoratzen da.

Ibaiadar nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ob ibaiaren emaria 1930-1999 bitartean neurtua izan da Salekharden (itsasoratu baino 287 km lehenago)[3]. Gune horretan, drainatutako eremuak 2.950.000 km² ditu, arro osoaren % 99,2. Bertan urteko batezbesteko emaria 12.492 m³/s da; emari handiena ekainean du (32.632 m³/s) eta txikiena martxoan (3.458 m³/s).

Ob ibaiaren batezbesteko emariak (m³/s), Salekharden neurtuak
Datuak: 1930 eta 1999 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   159. araua Euskaltzaindia https://www.euskaltzaindia.eus/dok/arauak/Araua_0159.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-04-11 .
  2. Ob River Global.britannica.com
  3. Ob At Salekhard R-arcticnet.sr.unh.edu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ob Aldatu lotura Wikidatan