Vauxhall zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vauxhall zubia
Ondasun Ingelesa
Architectuur london.jpg
Kokapena
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeakLondon
Ingalaterrako konderri zeremonialaLondres Handia
HiriaLondres
Koordenatuak 51° 29′ 15″ N, 0° 07′ 37″ W / 51.4875°N,0.12694444444444°W / 51.4875; -0.12694444444444Koordenatuak: 51° 29′ 15″ N, 0° 07′ 37″ W / 51.4875°N,0.12694444444444°W / 51.4875; -0.12694444444444
Historia eta erabilera
Irekiera1816
Arkitektura
Arkitektoa Alexander Binnie Itzuli
Diseinatzailea Alexander Binnie Itzuli
Luzera 270 m.
Gurutzatzen du Tamesis
Eramaten du A202 road Itzuli
Zubibegiak 5
Ondarea
Ondare Ingelesa 1393011 eta 1393012

Vauxhall zubia (ingelesez: Vauxhall Bridge) Tamesis ibaia gurutzatzen duen zubia da eta Londresen kokaturik dagoena. Izena ematen dion Vauxhall (Lambeth) eta Pimlico (Westminster Hiria) auzoak lotzen ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1809an Parlamentuak zubia eraikitzeko baimena eman zuen eta John Rennie arkitektoak zazpi arkutako harrizko zubia diseinatu zuen[1]. 1811an ezarri zuten lehen harria baina diru arazoak zirela eta, azkenean burdinezko zubi merkeagoa eraikitzea erabaki zen Rennieren diseinua alde batetara utziz. 1816an bukatu ziren lanak[2].

XIX mendearen bukaeran zubi berria eraikitzea erabaki zen. Sir Alexander Binnie eta Sir Maurice Fitzmaurice izan ziren granito eta altzairuzko zubia diseinatu zutenak. Aurrekoa kendu eta haren lekuan hasi zituzten lanak 1901 urtean eta bost urte beranduago 1906ko maiatzaren 26an ireki zen[3]. Zutabeetan brontzezko eskulturak ezarri ziren Alfred Drury, George Frampton eta Frederick Pomeroy artistek egin zituztenak. Nekazaritza, injeniaritza, keramika eta abar sinbolizatzen dituzte eta Art Nouveau estiloan diseinatu ziren[4].

Zubia praktikoa eta funtzionala diseinatu zen, izan ere hiriko arteria nagusietako baten parte bihurtu baitzen. 1968an autobusentzako erraila ezarri zen, Londresko kaleetan aurrenetakoa izan zena.

1993an Tamesis ibaian korronte indartsuak izan ziren eta sedimentu ugari eraman zituzten. Vauxhall zubiaren inguruan K.a. 1550-300 urteko egurrezko zutabeak azaleratu ziren, aintznako kai baten aztarnak izan zitezkeenak.

Neurriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zubiaren luzera: 247 m.
  • Zubibegiak: 5
  • Zabalera: 24 m.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  Matthews, Peter (2008-01-01) London's bridges Shire ISBN 9780747806790 . Noiz kontsultatua: 2017-04-09 .
  2. (Ingelesez)  Cookson, Brian (2006-01-01) Crossing the river: the history of London's Thames River bridges from Richmond to the Tower Mainstream ISBN 1840189762 . Noiz kontsultatua: 2017-04-09 .
  3. (Ingelesez)  Cookson, Brian (2006-01-01) Crossing the river: the history of London's Thames River bridges from Richmond to the Tower Mainstream ISBN 1840189762 . Noiz kontsultatua: 2017-04-09 .
  4. (Ingelesez)  Matthews, Peter (2008-01-01) London's bridges Shire ISBN 9780747806790 . Noiz kontsultatua: 2017-04-09 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vauxhall zubia Aldatu lotura Wikidatan