Veneziako Ubide Handia
Veneziako Ubide Handia | |
---|---|
Canal Grande | |
San Marco San Polo Dorsoduro Santa Croce Cannaregio | |
![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Eskualdea | ![]() |
Italiako hiri metropolitarra | Metropolitan City of Venice |
Italiako udalerri | Venezia |
Koordenatuak | 45°26′32″N 12°19′35″E / 45.4422°N 12.3264°E45°26′32″N 12°19′35″E / 45.4422°N 12.3264°E |
![]() | |
Altitudea | 0 m, itsas mailaren gainetik |
Dimentsioak | 3,8 (![]() |
Veneziako Ubide Handia (italiera Canal Grande, venezieraz Canal Grando edo Canałaso ) Veneziako ubide nagusia da. Hiria gurutzatzen du S handi bat marraztuz. Garrantziaren arabera, hiriko bigarren ubidea Cannaregio da. Munduko paisaia ezagunetariko bat da.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ubide Handiak lau kilometroko luzera ditu. Punta bat Veneziako iparmendebaldean dagoen bitartean, hau da, lehorrera joateko bidean, bestea San Markoren ditxoan dago, Adriatiko itsasoan. Ubideak hiria bi zatitan banatzen du; ohikoa da entzutea San Marko dagoen aldea nobleagoa dela eta bestea herrikoiagoa.
Eraikinak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zubiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nahiz eta duen luzera, lau zubi bakarrik daude:
- Rialto zubia, zaharrena.
- Akademiaren zubia, San Vidal eta Carità artean.
- Oinutsien zubia, Santa Luzia geltokiaren ondoan.
- Konstituzioaren zubia, modernoena, Piazzale Roma eta Santa Luzia geltokia lotzen duena.
Jauregiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ca' Vendramin Calergi, kasinoaren neguko egoitza. Hemen bizi eta hil egin zen Richard Wagner (1813-1883) musikagile alemanarrea.
- Ca' Pesaro, Pesaro familiaren egoitza zaharra. XVIII. mendeko eraikina, egun Arte Modernoaren Museoa da.
- Ca' d'Oro. Izena hasieran zituen urrezko apaingarrietatik datorkio. Jauregi honen jatorria XV. mendean dago, gotiko estiloan. Egun, Franchetti Galeriaren egoitza da.
- Grassi jauregia, XVIII. mendekoa. Grassi Fundazioaren egoitza da. Ekintza artistiko ugari antolatzen dira bertan.
- Ca' Foscari, XV. mendekoa. Veneziako arte gotikoaren maisulana da.
- Corner della Ca’ Granda jauregia, 1532an eraikia. Arkitektoa Sansovino (1486 inguru-1570) arkitekto eta eskultore italiarra izan zen. Pizkunde estiloaren sartzailea izan omen zen. 1527an Venezian lekuratu zen. Jauregi hau ia ibilbidearen amaieran dago, ditxotik gertu.
- Delfín Manin jauregia, Sansovinok berak eraikia Giovanni Dolfin noblearentzat. Jauregi honetan Veneziako azken dux bizi izan zen: Ludovico Manin.
Besteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Scalzi eliza, XVII. mendekoa. Bi kaperetan Veneziako eskolaren ordezkari nagusia bezala aipatzen den Tiepolo (1696-1770) margolariaren freskoak ikus daitezke.
- Akademia. Fue la escuela y monasterio de la Carità monasterioa eta eskola izan zen. Izena bertan egon zen Arte Ederren Akademiatik datorkio; Akademia 1807an Napoleonek kokatu zuen hor.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ubide Handiaren ikuspegia. Atzean Santa Maria della Salute.
Ubide Handia Rialto zubiaren azpitik.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.