Edukira joan

Veneziako Ubide Handia

Koordenatuak: 45°26′32″N 12°19′35″E / 45.4422°N 12.3264°E / 45.4422; 12.3264
Wikipedia, Entziklopedia askea
Veneziako Ubide Handia
Canal Grande
San Marco
San Polo
Dorsoduro
Santa Croce
Cannaregio
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Veneto
Italiako hiri metropolitarraVeneziako Hiri Metropolitanoa
Italiako udalerriVenezia
Koordenatuak45°26′32″N 12°19′35″E / 45.4422°N 12.3264°E / 45.4422; 12.3264
Map
Altitudea0 m, itsas mailaren gainetik
Dimentsioak3,8 (luzera) km

Veneziako Ubide Handia (italiera Canal Grande, venezieraz Canal Grando edo Canałaso ) Veneziako ubide nagusia da. Hiria gurutzatzen du S handi bat marraztuz. Garrantziaren arabera, hiriko bigarren ubidea Cannaregio da. Munduko paisaia ezagunetariko bat da.

Ubide Handiak lau kilometroko luzera ditu. Punta bat Veneziako iparmendebaldean dagoen bitartean, hau da, lehorrera joateko bidean, bestea San Markoren ditxoan dago, Adriatiko itsasoan. Ubideak hiria bi zatitan banatzen du; ohikoa da entzutea San Marko dagoen aldea nobleagoa dela eta bestea herrikoiagoa.

Nahiz eta duen luzera, lau zubi bakarrik daude:

  • Ca' Vendramin Calergi, kasinoaren neguko egoitza. Hemen bizi eta hil egin zen Richard Wagner (1813-1883) musikagile alemanarrea.
  • Ca' Pesaro, Pesaro familiaren egoitza zaharra. XVIII. mendeko eraikina, egun Arte Modernoaren Museoa da.
  • Ca' d'Oro. Izena hasieran zituen urrezko apaingarrietatik datorkio. Jauregi honen jatorria XV. mendean dago, gotiko estiloan. Egun, Franchetti Galeriaren egoitza da.
  • Grassi jauregia, XVIII. mendekoa. Grassi Fundazioaren egoitza da. Ekintza artistiko ugari antolatzen dira bertan.
  • Ca' Foscari, XV. mendekoa. Veneziako arte gotikoaren maisulana da.
  • Corner della Ca’ Granda jauregia, 1532an eraikia. Arkitektoa Sansovino (1486 inguru-1570) arkitekto eta eskultore italiarra izan zen. Pizkunde estiloaren sartzailea izan omen zen. 1527an Venezian lekuratu zen. Jauregi hau ia ibilbidearen amaieran dago, ditxotik gertu.
  • Delfín Manin jauregia, Sansovinok berak eraikia Giovanni Dolfin noblearentzat. Jauregi honetan Veneziako azken dux bizi izan zen: Ludovico Manin.
  • Scalzi eliza, XVII. mendekoa. Bi kaperetan Veneziako eskolaren ordezkari nagusia bezala aipatzen den Tiepolo (1696-1770) margolariaren freskoak ikus daitezke.
  • Akademia. Fue la escuela y monasterio de la Carità monasterioa eta eskola izan zen. Izena bertan egon zen Arte Ederren Akademiatik datorkio; Akademia 1807an Napoleonek kokatu zuen hor.
Ubide Handiaren ikuspegia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]