Venezuelako gastronomia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Korokoro frijitua, arto opil batekin.

Venezuelako gastronomia oso ugaria da, Europatik eta Afrikatik datozen gastronomia eta kultura Venezuelako herri indigenekin nahastearen ondorioz. Gastronomia mediterraneotik eragin handia jasan du. Seguruenik, plater ezagunena arepa da, arto orearekin egindako opil egosi bat, beste elikagai batzuekin bete daitekeena.  Beste plater ospetsu batzuk, sancochoa, hallaca, haragia parrilan, oilaskoa brasara, mondongoa (tripakiak) eta cachapa dira.

Lurralde hedaduragatik eta herri venezuelarraren kultura aniztasunagatik, gastronomia herrialdearen eskualdearen arabera aldatzen da:

  • Ekialdea, Guayana eta Karibea: itsasoko eta ibaiko arrainen nagusitasuna, itsaski eta otarrainak, tuberkuluak (patata, ñame) artoa, abelburuen haragia. Gazta produkzioak ere badaude. Arroza, entsalada eta arepak.
  • Mendebaldea eta Zulia: ahuntz, antxume eta untxi haragia. Gazta produkzio handia. Eragin indigena eta europarra duten plater ugariak.
  • Erdialdea: dibertsitate handia, erdialdea baita. Oilasko, arrain, arroz, pasta eta entsalada kontsumo handia. Gastronomia internazionalen eragina. 
  • Ordokiak: abelburu eta ehizaren haragiaren kontsumoa, parrilan, erreta... Gazta eta esneki produkzio handia.
  • Andeak: ande kolonbiarrekin lotutako sukaldaritza. Patata, gari, tuberkulu eta abelburu haragiaren erabilera handia.

Edariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Venezuela hirugarren postuan aurkitzen da, Latinoamerikako alkohol kontsumoaren zerrendan eta munduko garagardo kontsumitzaile handienetan dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]