Venezuelako krisia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Venezuelako krisia
Irudia
Motagertaera
socioeconomic crisis (en) Itzuli
krisi politiko
Denbora-tarte2010(e)ko hamarkada - 
DataXXI. mendea
KokalekuVenezuela
HerrialdeaVenezuela
Kausa2013–present economic crisis in Venezuela (en) Itzuli
corruption in Venezuela (en) Itzuli
shortages in Venezuela (en) Itzuli
crime in Venezuela (en) Itzuli
Kontzientzia preso
Honen ondorioalangabezia
Gosete
Bolivarian diaspora (en) Itzuli
2014–23 Venezuelan protests (en) Itzuli
2017 Venezuelan protests (en) Itzuli
Venezuelan migration crisis (en) Itzuli

Venezuelako krisia herrialdeak 2013. urtearen hasieratik pairatzen duen krisi politiko, ekonomiko eta sozialari egiten dio erreferentzia.

Herrialdearentzat, krisiak hainbat arazo ekonomikoen pilaketa ekarri zituen: finantza krisia, oinarrizko produktuen eta botiken eskasia, enpresa pribatuen itxierak eragindako langabeziaren gorakada eta eskualdeko beste herrialdeetarako migrazio masiboa.[1] Era berean, bankuek enpresa pribatuari emandako kredituaren murrizketa, hiperinflazioa eragin zuen gobernu zentralak Venezuelako Banku Zentralaren (BCV) bidez egindako diru-politikaren esku-hartzea, ustelkeria politikoa, produktibitatearen eta lehiakortasunaren narriadura, petrolioaren prezioen beherakada (industria honek Venezuelan izan duen krisirik handiena eragin zuena) eta beste arazo batzuek krisia larriagotzea eragin dute.[2]

Krisiak bi protesta mugimendu sozial gogor sortu ditu, bata 2014an eta bestea 2017an. Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoaren arabera, polizia-aparatuek eta para-polizialek gogor zapaldu zituzten protestak, eta parte-hartzaileen giza eskubideak behin eta berriz urratu zituzten, arrazoi politikoengatik hainbat biktima eta preso utziz.[3]

Aldi honetan bertan Venezuelak krisi politiko sakona jasan du. 2015eko abenduan, oposizioak eserlekuen bi herenak eskuratu zituen Asanblea Nazionalean.[3] 2016ko urtarrilean, Auzitegi Gorenak- 2015eko abenduan chavismoaren aldeko Asanblea Nazionalak hautatua- Amazonas estatuko diputatuen aukeraketan irregulartasunak aipatuz, Asanblea Nazional berria "men egin gabe" zegoela deklaratu zuen eta bere erabaki guztiei balio juridikoa ukatu zien.[3] Urte horretan bertan, Batasun Demokratikoaren Mahaia alderdiak (MUD) Nicolás Maduro presidentearen aurkako errebokazio-erreferendum bat hasi zuen, eta 2016ko urrian Hauteskunde Kontseilu Nazionalak (CNE) mugarik gabe bertan behera utzi zuen erreferenduma.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Venezuela
Artikulu hau Venezuelako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.