Edukira joan

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa
Datuak
MotaNazio Batuek ezarritako erakundea, human rights organization (en) Itzuli eta idazkaritza
Jarduera sektoreainternational activities (en) Itzuli
Agintea
LehendakariaMichelle Bachelet, Prince Zeid bin Ra'ad (en) Itzuli, Navanethem Pillay (en) Itzuli, Louise Arbour (en) Itzuli, Bertrand Ramcharan (en) Itzuli, Sérgio Vieira de Mello (en) Itzuli, Mary Robinson, José Ayala Lasso (en) Itzuli eta Volker Türk (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1993ko abenduaren 20a
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: UNrightsSeoul Twitter: UNHumanRights Youtube: UC3L8u5qG07djPUwWo6VQVLA Edit the value on Wikidata

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoa (ingelesez, Office of the United Nations High Commissioner for Human Rights - OHCHR), Nazio Batuen sistema barruan dagoen erakundea da. Haren helburua munduan giza eskubideak zabaltzea eta babestea da. Haren egoitza Genevako Wilson jauregian dago (Suitzan). New Yorken ere Nazio Batuen egoitzan bulegoa du ere bai.

Goi Mandatariaren funtzioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi Mandataria giza eskubideen ardura duen Nazio Batuen funtzionario nagusia da. Idazkari Nagusiaren Albokoaren maila du eta zuzenean Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren agindupean dago. Kargua 1993ko Vienako Adierazpena eta Ekintza Programan sortu zen.

Funtzio nagusiak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-Giza Eskubideen aldeko mundu mailako mugimendua zuzendu behar du, biktimen bozeramalea eta aginte morala izanik. Mundu osoan zehar ibili behar du Giza Eskubideak zabaltzeko asmoz.

-Giza Eskubideen krisialdiak gertatzen direnean publikoki adierazpenak egitea.

-Giza Eskubideen alorreko hezkuntza zabaldu behar du eta zenbait gaietan prebentzio lanak egin behar ditu: pertsonen trafikoaren aurrean, homosexualitatearen jazarpenaren aurka, bioteknologiaren aurrean...

-NBEn esparru guztietan Giza Eskubideen arauak eta kontzeptuak zabaltzea.

-Egiten diren batzarretan Giza Eskubideen Batzordeari eta Batzorde Aholkulariari laguntzea.

Goi Mandatarien zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1994. urtetik hainbat goi mandatari izan dira,[1] egungoa Michelle Bachelet da, 2018ko irailean hasi zen karguan.

Argazkia Agintalida Izen-Abizenak Herrialdea Oharrak
1994-1997 José Ayala Lasso Ekuador 1994ko apirilaren 5ean izendatu zuten,[2]
1997-2002 Mary Robinson Irlanda 1997ko irailaren 12an hartu zuen kargua, Kofi Annan izendatua.[3]
2002-2003 Sergio Vieira de Mello Brasil 2002ko irailaren 12an hartu zuen kargua, Kofi Annan izendatu zuen eta Irakera bidaiatzeko eskaria egin zion, Baghdaden erahil zuten 2003ko abuztuaren 19an, beste 22 kiderekin batera.[4]
2003-2004 Bertrand Ramcharan Guyana Sergio Vieira de Melloren ondokoa zen, eta erahil zutenean kargua hartu zuen behin-behinean.[5]
2004-2008 Louise Arbour Kanada 2004ko uztailaren 1ean hartu zuen kargua.[6]
2008-2014 Navanethem Pillay Hegoafrika 2008ko uztailaren 28an izendatu eta irailaren 1ean hartu zuen kargua, izendapena bi urtez luzatu zioten.[7]
2014-2018 Zeid Ra'ad Al Hussein Jordania 2014ko irailaren 1ean hartu zuen kargua, lehenengo asiar, musulman eta arabiarra izanik.[8]
2018-egun Michelle Bachelet Txile 2018ko irailaren 1ean hartu zuen kargua.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «OHCHR | Past High Commissioners» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  2. (Ingelesez) «OHCHR | José Ayala-Lasso» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  3. (Ingelesez) «OHCHR | Mary Robinson» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  4. (Ingelesez) «OHCHR | Sergio Vieira de Mello» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  5. (Ingelesez) «OHCHR | Bertrand Ramcharan (Acting High Commissioner)» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  6. (Ingelesez) «OHCHR | Louise Arbour» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  7. (Ingelesez) «OHCHR | Navanethem Pillay» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  8. (Ingelesez) «OHCHR | Zeid Ra'ad Al Hussein» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).
  9. (Ingelesez) «OHCHR | Michelle Bachelet Jeria» OHCHR (Noiz kontsultatua: 2022-07-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]