Vermeer Grifokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vermeer Grifokoa
Datu biografikoak

Vermeer Grifokoa Masami Kurumadak idatzi eta marraztutako manga den Saint Seiya Next Dimensioneko pertsonaia bat da. Orain arte argitaratutako 81 ataletan, lau bat aldiz baino ez da agertzen. Horietako lehena, Alonek Hadesen ezpata atera ondoren Inframunduko jainkoaren gaztelua agertzen denean da. Gazteluak bere segurtasun eremua hedatzen du eta horren barnean geratzen dira Shion Ariesekoa, Dohko Librakoa eta Tenma Pegasokoa. Vermeer Grifokoa da Hadesen espektroetatik agertzen lehena, Inframunduko hiru epaileetako bat ere badena.

Tenma da Vermeer erasotzen duen lehena, baina berehala kentzen du gainetik. Ondoren, Atenearen hiru zaldunak bere txotxongilotze erasoarekin erasotzen ditu eta, hirurak hil behar zituen unean, Suikyo Garudakoa agertzen da, Dohko eta Shionen laguna eta Tenmaren irakaslea izandakoa, Pandorak deitu duela eta Atenearen hiru zaldunak akabatzeaz bera arduratuko dela esateko. Baina Vermeer ez da Suikyotaz fido, hau, aurretik, Atenearen zalduna izan bait zen, eta bertan geratzen da bere lagun ohiak eta ikaslea nola hiltzen dituen ikusteko. Baina orduan Hadesen eskeleto batzuk agertzen dira, Pandorak biak deitu dituela eta joateko esateko. Eskeletoak hantxe geratzen dira Atenearen hiru zaldunekikoa egiteko, baina, azken unean, Tenmaren zaldia den Pegasok salbatzen ditu.

Vermeer agertzen den hurrengo aldia Shun Andromedakoa eta Tenma Pegasokoa Kantzerreko tenpluan daudenean da. Vermeerrek brontzezko bi zaldunak akabatu nahi ditu, baina Death Toll Kantzerrekoak bera arduratuko dela esaten dio. Orduan Ikki Fenixekoa iristen da, eta hantxe ikusten ditu Vermeer eta Death Toll. Ikkik bere Mamu Kolpea erabiltzen du Vermeerrekin, eta honi Txotxongilotze teknika erabili duela sinestarazten dio. Death Tollek Vermeer Omertà zerraldoan sartzeko aprobetxatzen du, baina hari bat geratzen da kanpoan, itxuraz, Ikki lotuta zuena. Vermeerrek handik tiratzen du eta badirudi Ikkiri burua mozten diola, baina Fenixeko zaldunak erabilitako Mamu Kolpearen ondoriozko ilusio bat da, eta Ikkik garaipena lortzen du Vermeerren aurka.

Vermeerren azken agerpena orain arte, Suikyo Dohkoren esku hiltzen denean da. Hadesen gazteluan berehala nabaritzen dute Suikyoren heriotza, Yomotsu Hirasakara doana.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]