Vicente I Gonzaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vicente I Gonzaga
Vincenzo I Gonzaga nel giorno dell’incoronazione.jpg
Bizitza
Jaiotza Mantua1562ko irailaren 21a
Heriotza Mantua1612ko otsailaren 9a (49 urte)
Hobiratze lekua Basilica of Sant'Andrea Itzuli
Familia
Aita Guglielmo Gonzaga
Ama Archduchess Eleanor of Austria
Ezkontidea(k) Margherita Farnese Itzuli
Eleanor de' Medici Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Gonzaga familia
Jarduerak
Jarduerak arte bildumagilea eta mezenasa
Lantokia(k) Mantua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Long War Itzuli
Firma Vincenzo I Gonzaga.jpg

Vicente I Gonzaga, italieraz Vicente I Gonzaga, Mantuan jaio zen 1562ko irailaren 21ean eta 1612ko otsailaren 18an hil zen, Mantuan ere, 50 urterekin eta Sant' Andreako kripta batean lurperatua izan zen. Mantuako eta Monferratoko dukea izan zen (1587-1612). Bere aita Federico II Gonzagarena zen eta bere ama Margarita Paleologo.

Vicente I Gonzaga bi aldiz ezkondu zen. Lehenengoa 1581. urtean izan zen, Margarita Farnesiorekin, baina bi urte eta gero, oraindik ez zituzten harreman sexualik mantendu. Batzuk esaten dute izan zela emakumeari izugarrizko mina ematen zizkiotelako harreman sexualak. Vicente bigarren aldiz 1584. urtean ezkondu zen, Leonor de Medicir-ekin. Hauek izan zituzten umeak Francisco Gonzaga, Guillermo Domingo Gonzaga, Margarita eta Leonor Gonzaga izan ziren.

Vicente I Gonzagaren arbaso batzuk Filipe I de Castilla,

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vicente I Gonzaga Errenazimenduko gizon erakusgarri eta garrantzitsuenetariko bat izan zen. Bera eta bere aita oso desberdinak ziren, Vicente I Gonzaga gobernatzen ari zen bitartean Mantua Italiako arte zentroa bihurtu zelako, adibidez. Gainera bere aitak ez bezala, Vicente I Gonzagak emankortasuna, tenperamentua eta emakumeekiko nahia zeukan.

Vicente I Gonzagak arbasoen balentria oroitzeko irrikitan, Hungriara espedizio bat bidali zuen, ez oso errealista, (soldadu guztiak uniforme berriak eramaten ari zirelako) turco-en kontra. Garrantzia zeukatela erakusteko, liskar baten ondoren, bere kanpaina itzultzerakoan, jai eta ongietorri bat prestatu zieten, beste ejertzito bat pasatzen zen lekutik. Turkoek honi “el pacha de Mantua” deitu zioten.

Artea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vicente I Gonzaga dukea artean oso arduratsua eta oso azkarra izan zen. Egin zituen obra arkitektonikoen artean, garrantzitsuenetariko bat Casale Monferratoko ciudadela boteretsua izan zen, bere lehiakideengandik babesteko.

Vicente I Gonzaga Torquato Tasso kartzelatik atera eta defendatu zuen, bere kortean Claudio Monteverdi eduki zuen. Mantua musika garaikideko zentroa zen, beste maisu batzuekin, Palestrina edo Giaches de Wert, adibidez. Giussepe Dattarok egindako obraren antzezlanerako, Vicentek 1000 pertsonentzako antzerkia eraiki zuen. Mantuaren Saqueoan zehar, antzerkia suntsitua izan zen.

Ducal palazioan kontserbatutako bildumak oso famatuak izan ziren. Gainera, enperadoreengaitik eta eta beste pertsona garrantzitsuengatik bidaliak izan ziren.

Vicente I Gonzagak, Flandeserako bidai batean Pieter Paul Rubens ezagutu zuen, eta Mantuara gonbidatu zuen. Hori eta gero, bere lehenengo Españako misioa gidatu zuen.