Edukira joan

Vicinay kateak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vicinay kateak
Datuak
Motanegozioa
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1971

Vicinay Kateak (gaztelaniazko Vicinay Cadenas) izeneko enpresak kalitate handiko osagarriak fabrikatzen ditu, proiektu zehatz baterako egin daitezkeen industria zein konponbideei barietate handia eskainiz. Hala nola, D motako Girgiluak, Itsaso Zabalerako Girgiluak, Plakak, Entxufeak, Kenter Girgiluak... Material hauek guztiak hainbat kualitate eta tamaina handitan (100 kg-tik gora, 3500 kg-ra arte).[1]

Enpresaren jarduera era jasangarrian eramaten dute aurrera, ingurumenari, gizarteari eta alderdi ekonomikoari dagokienez, etorkizuneko belaunaldien ongizateari laguntzeko helburuarekin.[2]

Enpresaren gerentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Cañada Vicinay Cadenas S.A. enpresako gerentea izan zen 1986. urtetik 2012ra arte. Bere bizitza profesional guztia Vicinay familiaren enpresa ezberdinetan igaro zuen. 1971n Otxandioko fabrikan hasi zen lanean eta 1974an Bilbora mugitu zen familiaren oinordekoa izango zena gaixo jarri eta gero. 12 urte geroago, 1986ko urtarrilaren 1ean, “Vicinay Cadenas S.A.” enpresa sortu zuten eta gerente bezala egon zen jubilatu arte.

Hasiera Zorrozaurren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zorrotzaurrek iragan oso industriala dauka eta kanalak jokatu zuen papera oinarrizkoa izan da bere historian zehar. Kanalaren irekitzeak bi ondorio eragin zituen Zorrotzaurreko auzoan: krisialdi bat edota garai on bat. Vicinay Cadenas S.A. enpresaren kasuan, garai ezin hobe bat heldu zitzaion. Cañadaren esanetan: “El canal para nosotros fue una bendición”. Kanalak bi zentzutan lagundu zuen enpresa. Alde batetik, nazioartekotzean eta beste alde batetik, produktuen garraioan. Itsasadarra alboan izateak nazioartekotzea asko erraztu zuen, kargen garraiorako ezinbestekoa baitzen. Gainera, kateen kargak 100-150 tonakoak izatera heldu zitezkeen eta horrek, kamioietan garraiatzearen aukera guztiz eragozten zuen. Azken finean, 100 tonako kamioi batek ezin baitu zubi asko igaro.

Itsasdarraren ondoan kokatuta egoteak, mundu mailako kateen industrian aitzindari bihurtzeko aukera eman zien. Gainera, Bilboko ontziolak gertu izateak posizio ezin hobe bat eskaintzen zien, “la industria al lado del consumo” Luis Cañadak laburtu zigun bezala.

Enpresaren helburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Cañadaren ikuspuntutik, Vicinay familiaren hasierako helburu bakarra bizirautea zen. Ondoren, enpresaren hazkundean ardazten hasi ziren merkatu-kuotak handitzeko. Horretarako, produktu ezberdinen fabrikazioaz baliatu ziren eta enpresa ezberdinak sortu zituzten. Batzuetan, zenbait fabrikazio prozesu alde batera utzi behar izan zituzten kostuak edota zailtasunak zirela eta. Itsasontzi handientzako kateen merkatuan etorkizuna izango zutela ikusita, industria esparru horretan espezializatu zen enpresa. Gero, familiari ospe handia emango zion enpresa eraikiko zuten; Vicinay Cadenas S.A.. Hala ere, Vicinay familiak enpresa eta produktu ezberdinen fabrikazioarekin jarraitu zuen: poleak, kate finak edota gruak fabrikatuz adibidez.

Forma juridikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vicinay familia XVII. mendean hasi zen enpresan lehenego pausuak ematen baina ez zen elkarte juridiko bihurtu 1929ra arte. Orduan, “Hijos de Vicinay sociedad en comandita” izena hartu zuen enpresak. 60. hamarkadan, fabrikazio lerroa berregituratzearekin batera, elkarte anonimo bihurtu ziren, “Hijas de Vicinay S.A.”-ra izena aldatuz. Azkenik, 1986ko urtarrilaren 1ean, Espainia Europar Batasunean egonda, “Vicinay Cadenas S.A.” eta “Vicinay Elevación S.A.” enpresak sortu zituzten. Momentuz, enpresa hauek ez dute bere forma juridikoa aldatu eta beraz, sozietate anonimoa izaten jarraitzen dute.

Kudeatzeko eta antolatzeko era

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luis Cañada enpresara sartu zenean, Vicinay-ko sortzaileek agintzen zuten, batez ere Gaspar Vicinay deitzen zen gizon bat. Honek botere handia zuen eta bertako langile guztientzako zein Luis Cañadarentzat ezinbestekoa zen Vicinay Cadenas S.A. enpresan. Denek errespetu handia zioten makinak egiteko arriskua hartzen zuelako eta baita makinen azpian jartzen zelako ere. Beraz, esan dezakegu G.Vicinay pertsona klabea izan zela Vicinay Cadenasen kudeatze eta antolatze eran. Berari esker enpresak abiada hartu zuen eta elkartasuna neurri handi batean sustatu zuen.

Gutxinaka, Gaspar Vicinay bere postua uzten joan zen bere lana beste batzuei legatu zien, Cañadari, besteak beste. Momentu horretatik aurrera, arriskuak eta erabakiak gerenteen artean hartzen ziren eta hauek enpresaren hedapenean pentsatzen hasi ziren. Cañadak azaldu zigun bezala, ustekabean, enpresarentzat gerora ezinbestekoa izango zen erabaki bat hartu zuten. Erabaki hori hurrengo honetan oinarritzen zen: 6 hilabetez langile talde batek lan egingo zuen hurrengoko 6 hilabeteetan beste langile talde batek lan egiteko. Gainera, esan zigunez, hartutako erabaki hura oso onuragarria izan zen enpresarentzat, izan ere, horri esker langile bat ere ez zen enpresatik joan eta berriro ere elkartasuna eta enpresaren alde humanistikoa agerian jarri zen.

Fabrikazio eremuari dagokionez lan oso gogorra egiten zuten, non langileek 900ºC-rarte heltzen ziren burdinekin lan egiten zuten. Cañadak langile hauek lehenengo pertsonan ikusi dituela, “las camisetas de los trabajadores eran un poema” esaldiarekin adierazi zizkigun langileen izerdi botatzeak. Gainera, interesgarria izan zen kateen fabrikatze prozesua ezagutzea. Prozesu guztia apur bat laburtuz, 900ºC-tara berotzen ziren burdin barrak maneiatzen zituzten barrak banan-banan kurbatzeko. Gero, bi barra kurbatu izatean, haien artean soldatzen ziren kate-maila bat lortzeko. Azkenik, soldadurak lijatzen ziren detaileak zaintzeko.

Enplegua eta lan baldintzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

80ko hamarkadaren amaieran, Espainia Europar Batasunean sartzearen ondorioz, Espainiak krisi ekonomiko larri bat zeharkatu zuen. Une horretan konturatu ziren enpresako langileak ezinbesteko faktorea zirela enpresaren funtzionamendurako. Langileekin harreman estua izaten hasi zirenean, enpresa askoz ere jasangarriagoa eta aberasgarriagoa bilakatu zela nabaritu zuten. Jauzi kualitatibo garrantzitsua eman zuten, beharrek lagun bihurtu baitzizkien. Gainera, sindikalista, zuzendari eta kontseiluko lehendakariaren artean geroz eta harreman hobea finkatzen joan ziren.

Aurrera eramandako plan estrategikoaren baitan, emakumea ahalduntzeko ideia gehitu zuten eta ideia hori aurrera eramatea lortu zuten. Bitxikeri bezala, 80ko hamarkadan enpresa bisitatzera joan zen norvegiar batek emakumeen presentzia eza sumatu zuen. Horren ondorioz, bere galdera honako hau izan zen: “Pero, ¿dónde están las mujeres? ¿no hay mujeres en esta empresa?”. Momentu horretatik aurrera, Vicinay Cadenas-eko enpresaburuak emakumeen presentzia faltari buruz hausnartzen hasi ziren. 1994an Europar Batasunean aurkeztutako proposamen batean emakumeen eskutik egindako proiektuak erakutsi zituzten.

Langile kopuruari dagokionez, gutxi gora behera 250 langile ziren Otxandio eta Zorrozaurreko egoitzen artean. Lan baldintzei erreparatuta, langileen artean hitzarmen kolektibo bat adostu zuten langileen eskubideak guztientzako bidezkoak izan zezaten.

Gaspar Vicinay hil zenean, bere legatua Cañada eta gainerako gazteei utzi zien. Ordutik aurrera inoiz izan ez zituzten arazoei aurre egin behar izan zieten eta beraien lehenengo krisia izan zuten: bahitu amerikarren krisia, Iranen Estatu Batuetako enbaxadan, 1979. urtean. Ez zekitenez krisi horri nola aurre egin baina azkenean, aurretik azaldu dugun bezala, oso erabaki egokia hartu zuten (6 hilabetez langile talde batek lan egingo zuen hurrengoko 6 hilabeteetan beste langile talde batek lan egiteko). Elkarlanari esker lehenengo krisiari aurre egiteko gai izan ziren.

80ko hamarkadaren amaieran ere enpresa krisi batean murgildu zen. Lehen esan bezala, krisi horrek Espainia Europar Batasunean sartu ondoren eta Madrilgo Gobernuaren politikarengatik eztanda egin zuen.

Cañadak enpresan bizi izan zuen azkenengo krisialdia, 90. hamarkadan izan zen, Espainiak krisi ekonomiko larri bat zeharkatu zuenean. Enpresak bazekien Zorrotzaurre industria-mailan desagertu egingo zela. Hala ere, momentuan argi zeukaten itsasadarretik gertu jarraitu nahiko zutela. Aldi berean, “Bizkaiko Labe Garaiak” eraitsi ziren. Urte askotan zehar inguruko bilerak egin ziren, Bizkaiko Labe Garaiek haien lurren zati bat aske utziko zutelako. Orduan, akordio batera heldu ziren non Vicinayk bere plantilaren zati bat (30 pertsona) eta gaur egun Vicinay Sestao den lur baterako sarbidea hartuko zuten.

Inpaktu sozioekonomikoak Zorrozaurren

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inpaktu sozioekonomikoa auzoan minimoa izan zen, Vicinay Cadenas-ek ez zuen ia eraginik izan auzoko ekonomian. Hala ere, Cañadaren esanetan, baliteke negozio txiki eta mantentze-lanetan jardutzen ziren negozioentzako Vicinay Cadenas-en presentzia funtsezkoa izatea. Azkeneko bi urte hauetan Zorrozaurren bizi eta ikusi dugunagatik, esan dezakegu bertako tabernarientzat hemengo fabrikak oinarrizkoak izan zirela beraien iraunkortasunerako.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Vicinay Cadenas, S.A.» vicinaycadenas.net (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. «Enpresa» Vicinay Sestao (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]