Victoria Volkova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Victoria Volkova
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1992ko azaroaren 28a (31 urte)
Herrialdea Mexiko
Mexiko Hiria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakyoutuberra, modeloa eta aktorea

IMDB: nm11684537 Facebook: victoriavolkovaoficial Twitter: vico_volkov Instagram: vicovolkov Youtube: UCo3cevtOQY-qfuIpFNSRnUg Pinterest: victoriavolkova Edit the value on Wikidata

Victoria Velázquez, ezagunagoa Victoria Volkova goitizenaz, (Santiago de Querétaro, Mexiko, 1992ko azaroaren 27a) mexikar modelo, aktore, makillatzaile eta youtuberra da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Victoria Velázquez 1992ko azaroaren 27an jaio zen Santiago de Querétaron, Mexikon. Jaiotzean gizonezko generoa esleitu bazioten ere, ez zuen bere genero nortasuntzat sentitzen. 11 urte zituela, aita hil zitzaion. Ondorioz, amarekin, aitaordearekin eta ahizpa txikiarekin hazi zen.

18 urterekin, bere bizitzako zenbait alderdi partekatzea erabaki zuen YouTuben. Honek "Victoria" izena hartu zuen, bere ama lagun zuela. Ordu hartan, Volkovak Victoria izeneko neska transexual bat ezagutu zuen, bere mentore gisa jardun zena eta genero-trantsizioari hasiera emateko aholkuak eman zizkiona. Lehenengo bideoa 2011ko ekainaren 27an argitaratu zuen, Victoriak trantsizio-prozesua ikusleekin partekatzea erabaki zuen emakumea zela aldarrikatzeko.

Victoriak bere generoa berresteko prozesua sare sozialen bidez partekatu zuen, hasieran YouTuben eta ondoren beste sare sozialetan. Prozesuaren nondik norakoak eta edukiek hedabide askoren arreta erakarri zuten. Gaur egun 900.000 mila harpidedun baino gehiago ditu bere YouTubeko kanalean.

Victoriaren trantsizio-prozesuak bost urte iraun zuen, tratamendu hormonalak eta psikologikoak tarteko. 2019ko azaroan sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten Thailandian.

Antzezpen-munduan ere lan bat edo beste egin izan du. Zenbait antzezlanetan parte hartu du eta 2020an zinema-aktore debuta egin zuen Sexo, pudor y lágrimas 2 filmean. Urte horretan ere Traviatas film laburrean ere agertu zen Mexikoko beste emakume transgenero nabarmenekin batera; esaterako, Samantha Flores aktibistarekin eta Morganna Love abeslari eta aktorearekin.

2020ko azaroan Playboy aldizkariaren Mexikoko edizioaren azalean agertzeko gonbidatu zuten, Mexikoko edizioaren azalerako posatu zuen lehenengo emakume transexuala bihurtuz.[1]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Rola Oharrak
2020 Sangre, pudor y lágrimas 2
2020 Traviatas Dokumentala

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Avery, Dan. (2020-11-11). «Playboy Mexico puts first transgender model on the cover» NBC News (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).