Edukira joan

Ourém (Portugal)

Koordenatuak: 39°39′N 8°35′W / 39.65°N 8.58°W / 39.65; -8.58
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vila Nova de Ourém» orritik birbideratua)
Ourém
Portugalgo udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaSantarem
Posta kodea2490
Geografia
Koordenatuak39°39′N 8°35′W / 39.65°N 8.58°W / 39.65; -8.58
Map
Azalera416,68 km²
MugakideakLeiria, Pombal (en) Itzuli, Alvaiázere (en) Itzuli, Ferreira do Zêzere (en) Itzuli, Tomar, Torres Novas, Alcanena (en) Itzuli eta Batalha
Demografia
Biztanleria45.932 (2011)
Dentsitatea110 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC±00:00
Hiri senidetuakBurladingen, Częstochowa, Le Plessis-Trévise eta Raseiniai District Municipality (en) Itzuli
cm-ourem.pt
Artikulu hau Portugalgo hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ourém».

Ourém (portugesez oˈɾɐ̃j eta tokiko hizkeraz ɔˈɾɐ̃j ahoskatua), lehen Vila Nova de Ourém deitua, Santarém barrutiko hiri portugaldarra da, Erdiko lurraldean eta Médio Tejo azpieskualdean kokatua.

Bere 416,50 km²-ko azalera 13 freguesiatan banaturik dago:[1]

Udalerriak 1180an jaso zuen bere forua, Teresa Portugalgoa infantak, Flandriako kondesak, Alfontso I.a Portugalgoaren alabak, esleituta. Hiri-gutunean latinez Auren deitzen zen herria aipatu zuten. Gune historikoa Ourémgo gazteluaren inguruan dago, Ourémgo konde eta Valençako markes Alfontso Bragantzakoaren garaian eraikia.

Teresa Portugalgoa andreak 1183an egindako eliza-dohaintzaren agirian adierazten zuenez, gaztelua eraiki zen lokalak Abdegas izena zuen lehen: (lit.) "Aprouve-me fazer testamento do eclesiástico de Ourém, que antes se chamava Abdegas". 1142ko Leiriako hiri-gutunean, Ourém (Portus de Auren) toponimoa agertzen zen, eta jada Leiriako termen lurralde-muga gisa aipatzen zuten. 1159an, Castelo de Cerasen dohaintza egin zuten, eta 1167an, Lisboako gotzainak Alfontso I.a Portugalgoa erregeari (Alfonso Enriquez jauna) Tenpluko Zaldunekin izandako lurralde-eztabaida bati buruzko dokumentu batean agertu zen. 1991ko abuztuaren 16an hiri mailara igo zen. Ordura arte, Vila Nova de Ourém bezala ezagutzen zuten.

Ourémgo biztanleriaren bilakaera
INEren datuak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Portugal
Artikulu hau Portugalgo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.