Alfontso I.a Portugalgoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alfontso I.a Portugalgoa
D. Afonso Henriques - The Portuguese Genealogy (Genealogia dos Reis de Portugal).png
Portugalgo erregea

1139-07-25 (gregoriar) - 1185-12-06 (gregoriar) - Antso I.a Portugalgoa
Portugalgo kondea

1128-06-24 (gregoriar) - 1139-07-25 (gregoriar)
Theresa of León Itzuli
Bizitza
Jaiotza Guimarães1109ko uztailaren  25a
Herrialdea  Portugal
Heriotza Coimbra1185eko abenduaren  6a (76 urte)
Hobiratze lekua Monastery of Santa Cruz Itzuli
Familia
Aita Henry of Burgundy
Ama Theresa of León
Ezkontidea(k) Maud of Savoy Itzuli  (1146 (gregoriar) -  1157-11-04 (gregoriar))
Bikotea(k) Châmoa Gomes de Pombeiro Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Portuguese House of Burgundy Itzuli
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna

Alfontso I.a Portugalgoa[1] (Guimarães edo Viseu, 1109ko uztailaren 25a - Coimbra, 1185eko abenduaren 6a) Afonso Henriques izenarekin ezagunagoa, Portugalgo lehen erregea izan zen. Berrogei urtean egindako konkistei esker, Konkistatzailea izenaz ezagutzen zen. Fundatzailea edo Handia izengoitiak ere eman zitzaizkion. Gaztelako Alfontso VI.aren biloba, Portugalen askatasuna erdietsi zuen, 1139n mairuei Ouriqueko guduan nagusitu eta gero[2].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henrike Burgundiakoaren eta Teresa infantaren (Alfontso VI.a Gaztelakoaren sasiko alabaren) semea zen Alfontso. Ez dago batere garbi non jaioa zen zehazki, baina herriak uste duenaren arabera, Guimarãesen jaioa da, eta oso posiblea da bertan hazi eta bizi izana 1128 arte.

1120rako Alfontsok bere amak ez bezalako jarrera politikoa hartua zuen, Bragako artzapezpikuaren zuzendaritzapean. Artzapezpikua emigratzera behartu zutenean, berarekin eraman zuen Alfontso, eta 1122an zaldun izendatu zuten Tuin.

Bakea berrezarri zenean, Alfontso bere konderrira itzuli zen. 1127-1128 urteetan hainbat borroka izan ondoren, Alfontsok bere agintea ezarri zuen lurraldean. Bere boterea arriskuan jartzen zuten indarrez kontziente zen, eta, hori horrela izanik, Egoitza Santuarekin negoziatu zuen, bi helbururekin: eliza portugaldarraren autonomia osoa lortzea eta erresuma onartzea.

1139an, Ouriqueko guduan almorabideen aurka izandako garaipen handiaren ondoren, Alfontsoren tropek hura Portugalgo errege izateko aldarria egin zuten. Tradizioaren arabera, independentzia aurrerago, Lamegoko gorteetan, berretsi zen, Portugalgo koroa Bragako artzapezpikuaren eskutik jaso ondoren. Aitorpena 1143an iritsi zen, Zamorako Itunean.

Ordutik aurrera, Alfontso I.a independentzia sendotzen saiatu zen. Dohaintza handiak egin zizkion Elizari, eta hainbat komentu fundatu zituen. Hegoaldean lurrak irabazten ere saiatu zen, orduko hartan musulmanek populatua zegoena, eta Santarem eta Lisboa konkistatu zituen 1147an.

1179an, Alexandro III.a aita santuak Manifestus Probatum buldaren bidez Portugal erreinu independente eta Elizaren basailu gisa onartu zuen.

Ondorengoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mafalda Savoiakoarekin, Amadeo III.a Savoiako kondearen alabarekin, ezkondu zen, eta zazpi seme-alaba izan zituzten. Horietako bat, Antso I.a Portugalgoa, aitaren ondorengoa izan zen agintean (1154-1212) eta Portugalgo bigarren erregea izan zen.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabak ere izan zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alfontso I.a Portugalgoa Aldatu lotura Wikidatan