Vilbrun Guillaume Sam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vilbrun Guillaume Sam


Haitiko presidentea

1915eko otsailaren 25a - 1915eko uztailaren 28a
Joseph Davilmar Théodore (en) Itzuli - Philippe Sudré Dartiguenave (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Simon Sam
JaiotzaOuanaminthe (en) Itzuli1859ko martxoaren 4a
Herrialdea Haiti
HeriotzaPort-au-Prince1915eko uztailaren 28a (56 urte)
Heriotza moduagiza hilketa: traumatismo fisikoa
Familia
AitaTirésias Simon Sam
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Graduajeneral

Jean Vilbrun Guillaume Sam (1859ko martxoaren 4 - 1915eko uztailaren 28a) Haitiko politikari eta militar bat izan zen, Haitiko lehendakaria 1915eko martxoaren 4tik uztailaren 28ra. Tirésias Simon Sam-en lehengusua izan zen, azken hau Haitiko lehendakaria 1896tik 1902ra.

Presidentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sam Haitiko Iparraldeko Dibisioko komandantea zen, Cincinnatus Leconte presidentea boterera eraman zuen matxinada zuzendu zuenean. Geroago, Oreste Zamor presidentea boteretik kendu zuen matxinadaren buru izan zen. Sam presidente izendatu zuten bere aurrekoa, Joseph Davilmar Théodore, Zamorren aurka lagundu zioten milizianoei ordaindu ezin izan zienean, botereari 1915eko otsailaren 25ean uko egitera behartu zutenean,.

Bost urte iskanbilatsuetan Haitiko bosgarren presidenteak bezala, Samek sei hilabetetan bere erregimenaren aurkako matxinada bat pairatu egin behar izan zuen. Matxinada Rosalvo Bobo doktoreak zuzendu zuen; azken honek gobernuak Estatu Batuekin izan nahi zituen harreman komertzial eta estrategikoei aurka egin zien.

Samek gogor jokatu zuen aurkari politikoen kontra, batez ere aberatsago ziren biztanle mulatoen aurka. 1915eko uztailaren 27an, Port-au-Prince hiriko espetxe batean atxilotuta zeuden 167 preso politikoen hilketa agindu zuen, tartean Zamor presidente ohia barne. Haitiko biztanleak, exekuzioen berri izan bezain laster, Samen gobernuaren aurka jaiki ziren. Samek Frantziako enbaxadara ihes egin zuen, han babesa jasotzeko.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matxinatuen buruzagiak 1915eko uztailaren 28an enbaxadan sartu ziren eta Sam aurkitu zuten. Arrastaka eraman eta kolpatu egin zuten, gero enbaxadako burdin hesiaren gainean gorputza bota zuten. Jendeak, orduan, bere gorputza zatitu eta hiriko auzoetan zehar gorpuzkinak erakutsi zituen.

Samek ezarri nahi zituen merkataritza harremanen aurka altxa ziren herritarrak. Politikoki oso ezegonkorra zen herrialdean, AEBek, Woodrow Wilsonen aginduz, militarki okupatu zuten Haiti, 1934ra arte iraungo zuen erregimen ankerra inposatzeko.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]