Vimeo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vimeo
Vimeo Logo.svg
URL helbidea https://vimeo.com/
Komertziala? Ez
Webgune mota bideoak
Erabiltzailea erregistratzea Hautazkoa
Hizkuntza(k) Ingelesez, gaztelaniaz, alemanez, frantsesez, japonieraz eta portugesez
Jabea IAC/InterActiveCorp
Egilea Zach Klein eta Jakob Lodwick
Argitalpen data 2004ko azaroa
Egoera Aktiboa

Vimeo bideoak ardatz dituen Interneteko sare soziala da, InterActiveCorp (IAC) konpainiak 2004ko azaroan argitara atera zuena. Bideoak igo, elkarbanatu zein ikusteko aukera ematen du, erabiltzaile bakoitzak bideoak iruzkindu ditzakeelarik. Erabiltzaileak aldez aurretik erregistratu behar dira bideoak igotzeko, euren profila sortu, avatarrak sortzeko, iruzkintzeko zein gustuko bideoen zerrendak egiteko.

Vimeok ez ditu telebistako iragarkiak onartzen, ezta bideojokoen frogaldiak, pornografia edo bere arauen arabera eduki komertziala den edozer ere, nahiz eta egileak edota erabiltzaileak era independientean sortua izan. Hala ere, hasiera batean artista batzuentzako «irudi hornitzaile» bezala ezagutua zen, bideoen bereizmen-kalitate altua zela eta. 2007ko urritik aurrera, bereizmen handiko bideoak igotzea ere posible da.