Edukira joan

Vincenten angina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vincenten angina
Deskribapena
MotaGingibitisa, Fusobacterium infections (en) Itzuli, Necrotizing periodontal diseases (en) Itzuli
angina (en) Itzuli
Espezialitateainfektologia
Estomatologia
Arrazoia(k)infekzio
Honen izena daramaHyacinthe Vincent eta Hugo Carl Plaut
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA69.1
GNS-9-MK101 eta 041.84
DiseasesDB13866
MedlinePlus001044
eMedicine001044
MeSHD005892
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Vincenten angina edo gingibitis ultzeroso nekrotizatzailea bakterio batzuek ahoan eragindako infekzioa da, lesio ultzerosoak eta hantura sortzen dituena hortzoietan eta amigdaletan. Garai batean ohikoa izan arren, gaur egun gaixotasun arraroa da, ahoaren higienea asko hobetu delako herrialde gehienetan. Urria izan arren, larria izan daiteke, eta era egokian tratatu ezean ondorio gaiztoak eragin ditzake (besteak beste, bakteriemia eta infekzio metastasiko barreiatua). Hyacinthe Vincent medikuaren omenez du izen hori.

Gaitz honen atzean bakterio anaerobio batzuk daude. Bi bakterioen elkarketak sortzen du kasu gehienetan gaixotasuna: Fusobacterium necrophorum eta Borrelia vincentii. Treponema generoko hainbat espiroketak ere Vincenten anginaren eragileak dira.

Tabakismoak, estresak eta aho-higienearen ezak gaitzaren agerpena errazten dute. Baita immunitate-sistemaren egoera ahulak ere.

Sintoma klinikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira nagusiak:

Ohiko sintomatologia duten gaixoei lagin bat hartzen zaie ahotik gaitzaren diagnostikoa baieztatzeko: isipu esteril batekin ahoan dauden lesio ultzerosoetatik lagin batzuk hartzen dira, eta frotis bat prestatzen da. Gram tindaketa aplikatu ostean ohiko bi patogenoen presentzia antzematen da: espiroketa Gram negatiboak (Borrelia) eta bazilo fusiforme luzeak, Gram negatiboak (Fusobacterium)

Infekzioa sendatzeko ahoa ondo garbitu behar da irakuzketen bidez: ur gaziaren irakuzketak egiten dira, eta baita ur oxigenatuarenak ere. Odontologoek aho garbiketa sakona egin beharko dute, kaltetutako ehunak onera ekartzeko.

Antibiotikoen artean penizilina da aukerakoa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]