Virginia Díaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginia Díaz
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakVirginia Díaz
JaiotzaMadril, 1974 (49/50 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusic journalist (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)RTVE
Jasotako sariak

IMDB: nm6080056 Twitter: VirginiaDiazR3 Edit the value on Wikidata

Virginia Díaz (Madril, 1974) madrildar kazetaria, irrati esataria eta aurkezlea da. RTVEko kazetari ezaguna da Radio 3an 180 grados saioa zuzentzeagatik, eta La 2 kateko Cachitos de hierro y cromo aurkezteagatik.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Virginia Díaz Madrilen jaio zen, baina haurtzaroko zati handi bat Pedro Bernardon (Avila, Gaztela eta Leon) eman zuen.[3][4] Kazetaritzan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.[5]

1998an RTVEko Institutuko Irrati Masterrean matrikulatu zen eta hortik Espainiako Irrati Nazionaleko albistegi- erredakzioan hasi zen.[5][6]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000. urtetik aurrera Radio 3-ko plantillan sartu zen, lehenik Los Conciertos de Radio 3 saioko aurkezle, eta, ondoren, Música es 3 saioko esatari, Beatriz Péckerren zuzendaritzapean. 2008an, 180 grados programa aurkezten hasi zen, [7]Espainiako eta nazioarteko musika alternatiboaren berrikuntzetan espezializatua, eta Los Conciertos de Radio 3 saioko zuzendari orde lanarekin bateragarria.[1]

2013tik aurrera, Cachitos de hierro y cromo telebista-programa aurkezten hasi zen,[8] Jero Rodríguezek zuzendua, eta Televisión Españolako artxibo historikoko musika-bideoak berreskuratzeko saioa.[9][7]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2017an, Ondas saria eman zioten, «Aurkezle edo musika-irratsaio onena» kategorian.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Virginia Díaz (Radio 3), mejor presentadora de radio en los Ondas 2017. 18 de octubre de 2017.
  2. (Gaztelaniaz) Mata, Paula. (2022-01-03). «Curiosidades para descubrir a Virginia Díaz: todo sobre la reina de 'Cachitos'» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  3. (Gaztelaniaz) «Virginia Díaz presenta 'Cachitos de hierro y cromo': te lo contamos todo sobre ella» Lecturas 2021-12-31 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  4. «Ya está» Blog de 180 Grados 26 de julio de 2017.
  5. a b «Equilibrio musical (2)» Radiando Sueños 19 de diciembre de 2010.
  6. «Entrevista a Virginia Díaz» PBDigital.
  7. a b (Gaztelaniaz) «Virginia Díaz, presentadora de «Cachitos...»: «Con un día gris, pongo una canción, lloro y descargo»» La Voz de Galicia 2023-08-08 (Noiz kontsultatua: 2023-09-26).
  8. (Gaztelaniaz) Díaz, Javier. (2021-02-02). «Virginia Díaz: 100 'Cachitos', feminista convencida y feroz protectora de sus hijas» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  9. Cachitos: un mundo de arqueología musical. 7 de noviembre de 2014.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]