Vitim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Vitim
Витим (ru, bu)
Vitim posle Bambuyki.jpg
Datu orokorrak
Luzera 1.837 km
Geografia
Koordenatuak 59° 27′ 10″ N, 112° 35′ 49″ E / 59.45277778°N,112.59694444°E / 59.45277778; 112.59694444Koordenatuak: 59° 27′ 10″ N, 112° 35′ 49″ E / 59.45277778°N,112.59694444°E / 59.45277778; 112.59694444
Herrialdea Errusia
Lurraldea Yakutia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 225.000 km²
Arro hidrografikoa Lena basin Itzuli
Bokalea Lena
Mendizaletasuna

Vitim[1] (buriateraz eta errusieraz: ВитимVitim, sakheraz: Виитим, Viitim; evenkeraz: Витым, Witym) ekialdeko Siberiako ibaia da, Errusiako Buriatia, Zabaikalski kraia eta Irkutsk oblasta zeharkatzen dituena. Lenaren ibaiadar nagusietako bat da. 1.978 km luze da, eta 227.000 km2ko ibai-arroa hartzen du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikat mendien ekialdeko hegalean du iturburua, Buriatiako Bagdarin herritik hurbil[2]. Vitimeko ordokia zeharkatu ondoren, Jablonovy eta Stanovoi mendiguneak inguratzen ditu. Vitim hirian Lena ibaiarekin bat egiten du, delta bat eratuz[2]. 278 km-tan ontziz ibil daiteke.

Ibai ertzeko herri nagusiak Bodaibo eta Vitim dira.

Hidrometria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Vitim ibaiaren emaria 1936-1990 bitartean neurtua izan da Bodaibon (Lenara isuri baino 280 km lehenago)[3][4]. Gune horretan, drainatutako eremuak 186.000 km² ditu, arro osoaren % 83. Urteko batez besteko emaria 1.562 m³/s da; emari handiena ekainean du (5.017 m³/s) eta txikiena martxoan (82 m³/s).

Vitim ibaiaren batez besteko emariak (m³/s), Bodaibon neurtuak
Datuak: 1936 eta 1990 artean

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Euskaltzaindia Europako toponimia fisikoa .
  2. a b Vitim River Global.britannica.com
  3. Vitim Bodaibon Rims.unh.edu
  4. Vitim Bodaibon Webworld.unesco.org
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vitim Aldatu lotura Wikidatan