Vladimir Nemirovitx-Dantxenko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladimir Ivanovitx Nemirovitx-Dantxenko» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Vladimir Nemirovitx-Dantxenko
Vladimir Nemirovich Danchenko.jpg
Bizitza
Jaiotza Ozurgeti1858ko abenduaren 11
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Mosku1943ko apirilaren 25a (84 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Moskuko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea antzerkigilea, idazlea, errealizadorea, antzerki-kritikaria eta gidoilaria
Enplegatzailea(k) Moscow Art Theatre
Jasotako sariak
IMDb nm0625958

Vladimir Ivanovitx Nemirovitx-Dantxenko (errusieraz: Владимир Иванович Немирович-Данченко; Ozurgeti, Georgia, 1858ko abenduaren 11 - Mosku, 1943ko apirilaren 25a) Errusiako idazle, antzerkigile eta antzerki zuzendaria izan zen. Antzerki kritika egiten hasi zen, eta 1879tik aurrera kontakizun eta antzerki lanak ondu zituen hogei urtez. 1898an Moskuko Arte Antzerkia sortu zuen Stanislavskirekin batera, eta erabat utzi zituen lan haiek. Ondorengo berrogei urteetan egindako antzerki lanek (besteak beste Txekhoven eta Gorkiren lanetan oinarrituak) eragin erabakigarria izan zuten bere herrialdeko antzerkiaren garapenean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vladimir Nemirovitx-Dantxenko Aldatu lotura Wikidatan