Vladyslava Aleksiiva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vladyslava Aleksiiva

Bizitza
JaiotzaKharkiveko oblasta2001eko maiatzaren 29a (22 urte)
Herrialdea Ukraina
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakigerilari sinkronizatua eta igerilaria
Jasotako sariak

Vladyslava Antonivna Aleksiiva, ukraineraz Владислава Антонівна Алексіїва,[1] (Kharkiv, Kharkiveko oblasta (Ukraina), 2001eko maiatzaren 29a) igeriketa sinkronizatuan aritzen den kirolari ukrainiarra da. Bera bezala igeriketa sinkronizatuan, Ukrainako taldearekin, lehiatzen den Maryna Antonivna Aleksiiva-ren ahizpa bikia da.

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina eskuratu zuen Ukrainako taldearekin, ROCeko taldearen (urrezkoa) eta Txinakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatzen zuten Ukrainako taldea: Maryna Aleksiiva, Vladyslava Aleksiiva, Marta Fedina, Kateryna Reznik, Anastasia Savtxuk, Alina Xinkarenko, Ksenia Sydorenko eta Jelizaveta Jakhno-k.[2][3]

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Igeriketa sinkronizatua,
emakumeak taldeka[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]