Voll-Damm

Wikipedia, Entziklopedia askea
Voll-Damn garagardo botila bat.
Voll-Damn garagardo poto bat.

Voll-Damm Damm garagardotegiak Kataluniako Bartzelona hiriburuan ekoizten duen Märzenbier motako garagardo bat da. Voll-Danm garagardoa ekoizterako orduan garagar malteatu bikoitza gehitzen zaio, eta honek garagardoari gorputza eta zapore areagotzen dizkio.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950eko hamarkadan, Damm garagardotegiak Xibeca, Estrella Dorada eta Bock-Damm marken jabea zen, honenbestez 1953an Marzënbier motako garagardoa merkaturatzea erabaki zuen: Voll-Damm Garagar Bikoitza (Voll-Damm doble Malta). Izena voll hitzaz osatuta dago, alemanaz beteta edo osatuta esan nahi du, eta garagardoaren gorputz eta zapore sendoari egiten dio erreferentzia (hasierako %17ko estraktu lehorra eta %7,2ko alkohol edukia du). Garagardo hau udan besterik ez zen ekoizten, halere 1955. urtetik aurrera Damm garagardotegiak jendearen harrera ona dela deta, urte osoz ekoiztea erabaki zuen.

Marzënbier/Oktoberfest[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Voll-Damm garagardoa Märzenbier motako garagardo bat da, alemanaz “martxoko garagardoa” esan nahi du. Izendapen honen jatorria Baviera estatuan kokatzen da. Errefrigerazio sistema modernoak egon aurretik, garagardoa beti neguaan ekoiztu ohi zen. Azkeneko saila martxoan ekoiztu ohi zen, eta udako tenperaturak jasateko sendoagoa izan beharra zuen. Horregatik sail edo lote horri garagar bikoitza gehitzen zitzaion, honek udako hilabeteetan zehar legamiaren egonkortasuna ziurtatzen zuen.

Martxoan ekoiztutako sailak Munich hiriko Oktoberfest festa herrikoiari hasiera ematen zion. Denbora igaro hala, Marzënbier garagardo mota urte osoan ekoizteari ekin zaio eta Oktoberfest festako ikur bilakatu da.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • International beer competition 2004: strong lager (garagardo sendoa) mailako eta lehiaketako garagardo onenanren urrezko domina.
  • World Beer Awards 2007: best strong lager.[1]
  • Superior taste awards 2009: puntuaketa handienaren sailkapena, hiru izar (produktu Bikaina).
  • World beer championship Awards 2009: Urrezko Domina.
  • The australian international beer awards 2010: Urrezko Domina.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. SA Damm Voll-Damm, tastingbeers.com

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]