Voroneț monasterioa

Koordenatuak: 47°31′01″N 25°51′51″E / 47.5170438°N 25.8641623°E / 47.5170438; 25.8641623
Wikipedia, Entziklopedia askea
Voroneț monasterioa
Mănăstirea Voroneț
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Moldaviako elizak
Kokapena
Estatu burujabe Errumania
JudețSuceava
Town in RomaniaGura Humorului
Koordenatuak47°31′01″N 25°51′51″E / 47.5170438°N 25.8641623°E / 47.5170438; 25.8641623
Map
Historia eta erabilera
ErlijioaErrumaniako Eliza Ortodoxoa
ElizbarrutiaQ12720933 Itzuli
Arkitektura
Azalera3,27 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i) eta (iv)
Erreferentzia598-007
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Voroneț monasterioa (errumanieraz: Mănăstirea Brebu), Errumanian Erdi Aroko monasterioa da, Errumaniako Voroneţ herrian kokatua, gaur egun Gura Humorului hiriaren parte dena. Bukovinako hegoaldeko monasterio margotuetako bat da, Suceava barrutian. Eztebe Handiak eraiki zuen 1488an, hiru hilabete eta hiru astetan, Vasluiko guduaren garaipena ospatzeko. Batzuetan «Ekialdeko Kapera Sistinoa» deitua, Voroneț-ko freskoek urdin tonu bizia dute, Errumanian "Voroneț-ren urdina" bezala ezagutzen dena.[1] Elizaren jatorriaren kondairak Errumaniaren historiarako funtsezkoak diren bi gizon batzen ditu: monasterioaren sortzailea, Eztebe Handia, eta San Daniil Ermitaua, monasterioko lehen abadea. San Daniilen hilobia monasterioaren barruan dago. Moldaviako eliza margotuetako bat da, Gizateriaren Ondare den Unescok aintzat hartzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monasterioa sortu zen data zehatza ez da ezgutzen. Kondaira baten arabera, Otomandarren aurkako gerran, Eztebe Handiak Daniil Sihastrulengana jo zuen aholkuaren bila. Ermitauak zera esan zion: ez etsitzeko gudua irabaziko zuelako. Hori bai, behin garaipena eskuratuta, San Jurgiri eskainitako monasterioa eraiki behar zuen. 1547an, Moldaviako gotzain metropolitar Grigorie Roșcak nartex gehitu zuen elizaren mendebaldera eta kanpoko hormak margotu zituen.[2]

Eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Jurgi eliza, monasterioaren multzo barruan. Ziurrenik Errumaniako elizarik ospetsuena da. Mundu osoan ezaguna da kolore distiratsu eta biziko kanpoalde freskoengatik, eta azuritazko hondo batean ondo kontserbatutako ehunka irudiengatik.

Leiho txikiak, barra gurutzatuko marko angeluzuzenak eta barruko ateetako markoen arku zorrotzak edo dintelduak gotiko estilokoak dira. 1547ko hegoaldeko eta iparraldeko ateek marko angeluzuzenak dituzte, gotikotik Errenazimendurako trantsizio-aldia adierazten dutenak. Baina, horien gainean, horma bakoitzean leiho altu bat dago, arku gotiko flamigeroa duena. Mendebaldeko fatxada osoak ez du inolako irekidurarik, eta horrek adierazten du Apezpiku Metropolitano Roșcaren asmoa hasieratik freskoentzat gordetzea izan zela. Iparraldeko fatxadan oraindik ikus daiteke elizaren jatorrizko dekorazioa: horiz esmaltatutako zeramikazko diskoen ilarak, marroia eta berdea, erliebean apainduak. Dorrea hamasei horma-hobi alturekin ornatuta dago, eta horietako lautan leihoak daude.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.nytimes.com/1998/06/21/travel/artistic-route-through-romania.html
  2. Simionovici, Elena (2001). The sacred monastery of Voronet. Ligia Doina Constantinescuren itzulpena. Sibiu: Thausib. ISBN 973-97726-7-6.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]