Voroneț monasterioa
Voroneț monasterioa | |
---|---|
Mănăstirea Voroneț | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Moldaviako elizak | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Errumania |
County | Suceava |
Town in Romania | Gura Humorului |
Koordenatuak | 47°31′01″N 25°51′51″E / 47.5170438°N 25.8641623°E |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | Errumaniako Eliza Ortodoxoa |
Elizbarrutia | Q12720933 |
Arkitektura | |
Azalera | 3,27 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i) eta (iv) |
Erreferentzia | 598-007 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
|
Voroneț monasterioa (errumanieraz: Mănăstirea Brebu), Errumanian Erdi Aroko monasterioa da, Errumaniako Voroneţ herrian kokatua, gaur egun Gura Humorului hiriaren parte dena. Bukovinako hegoaldeko monasterio margotuetako bat da, Suceava barrutian. Eztebe Handiak eraiki zuen 1488an, hiru hilabete eta hiru astetan, Vasluiko guduaren garaipena ospatzeko. Batzuetan «Ekialdeko Kapera Sistinoa» deitua, Voroneț-ko freskoek urdin tonu bizia dute, Errumanian "Voroneț-ren urdina" bezala ezagutzen dena.[1] Elizaren jatorriaren kondairak Errumaniaren historiarako funtsezkoak diren bi gizon batzen ditu: monasterioaren sortzailea, Eztebe Handia, eta San Daniil Ermitaua, monasterioko lehen abadea. San Daniilen hilobia monasterioaren barruan dago. Moldaviako eliza margotuetako bat da, Gizateriaren Ondare den Unescok aintzat hartzen duena.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Monasterioa sortu zen data zehatza ez da ezgutzen. Kondaira baten arabera, Otomandarren aurkako gerran, Eztebe Handiak Daniil Sihastrulengana jo zuen aholkuaren bila. Ermitauak zera esan zion: ez etsitzeko gudua irabaziko zuelako. Hori bai, behin garaipena eskuratuta, San Jurgiri eskainitako monasterioa eraiki behar zuen. 1547an, Moldaviako gotzain metropolitar Grigorie Roșcak nartex gehitu zuen elizaren mendebaldera eta kanpoko hormak margotu zituen.[2]
Eliza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]San Jurgi eliza, monasterioaren multzo barruan. Ziurrenik Errumaniako elizarik ospetsuena da. Mundu osoan ezaguna da kolore distiratsu eta biziko kanpoalde freskoengatik, eta azuritazko hondo batean ondo kontserbatutako ehunka irudiengatik.
Leiho txikiak, barra gurutzatuko marko angeluzuzenak eta barruko ateetako markoen arku zorrotzak edo dintelduak gotiko estilokoak dira. 1547ko hegoaldeko eta iparraldeko ateek marko angeluzuzenak dituzte, gotikotik Errenazimendurako trantsizio-aldia adierazten dutenak. Baina, horien gainean, horma bakoitzean leiho altu bat dago, arku gotiko flamigeroa duena. Mendebaldeko fatxada osoak ez du inolako irekidurarik, eta horrek adierazten du Apezpiku Metropolitano Roșcaren asmoa hasieratik freskoentzat gordetzea izan zela. Iparraldeko fatxadan oraindik ikus daiteke elizaren jatorrizko dekorazioa: horiz esmaltatutako zeramikazko diskoen ilarak, marroia eta berdea, erliebean apainduak. Dorrea hamasei horma-hobi alturekin ornatuta dago, eta horietako lautan leihoak daude.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
San Jurgi eliza, monasterio barruan.
-
San Jurgi eliza.
-
Elizaren kanpoaldeko hormak.
-
Barruko patioa.
-
Aldarea.
-
Mendebaldeko hormak.
-
Azken auzia San Jurgi eliza kanpoaldean.
-
Kain eta Abel.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.nytimes.com/1998/06/21/travel/artistic-route-through-romania.html
- ↑ Simionovici, Elena (2001). The sacred monastery of Voronet. Ligia Doina Constantinescuren itzulpena. Sibiu: Thausib. ISBN 973-97726-7-6.