Edukira joan

Vrhnika

Koordenatuak: 45°57′44″N 14°17′37″E / 45.9622°N 14.2936°E / 45.9622; 14.2936
Wikipedia, Entziklopedia askea
Vrhnika
Vrhnika
hiria
Administrazioa
Herrialdea Eslovenia
EskualdeaErdialdeko Eslovenia
AlkateaMarjan Rihar
Izen ofizialaVrhnika
Jatorrizko izenaVrhnika
Posta kodea1360
Geografia
Koordenatuak45°57′44″N 14°17′37″E / 45.9622°N 14.2936°E / 45.9622; 14.2936
Map
Azalera126,3 km²
Altuera297 m
Demografia
Biztanleria8.969 (2023ko urtarrilaren 1a)
68 (2022)
alt_left 4.355 (%48,6) (%50,5) 4.533 alt_right
Dentsitatea475 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
http://www.vrhnika.si www.vrhnika.si

Vrhnika (alemanez: Oberlaibach), Esloveniako hiria da, Erdialdeko Eslovenia eskualdean dago eta 2008ko erroldaren arabera 15.544 biztanle ditu, 8.454 herrigunean. Ljubljana hiriburutik 15 kilometro mendebaldera kokaturik dago.

1481ean agertzen da lehen aldiz Vernich izena. Eslovenieraz "iturburua" esan nahi du, bertan sortzen baita Ljubljanica ibaia, gero Ljubljanara doana. Alemanierazko Oberlaibach izena zaharragoa da, 1308koa lehen aipamena, eta "Laibach (Ljubljana) gainekoa" esan nahi du.

Erromatarren garaian Nauportus hiria izan zen bertan. "Untzien kaia" esan nahi du eta dirudienez bertara itsasuntziak iristen ziren eta ondoren beren karga gurdietara pasa behar izaten zen bidea jarraitzeko.

Gaur egungo herria Erdi Aroan hasi zen garatzen. "Merkatu hiria" izendatu zuten eta Ljubljanaren ondoan egonik Karniolako herri aberatsenetakoa bihurtu zen XVIII menderarte. 1840an Austria hegoaldeko trenbidea herritik pasa gabe eraiki zenean garrantzia nabarmen galdu zuen. Gaur egun Ljubljanaren suburbio itxura du.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ivan Cankar idazlearen museoa.
  • Močilnik eta Retovje iturburuak, Ljubljanica ibaiaren sorrera.

Hiritar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]